AISE MENDERATU DU HENDAIA BASKET BALLEK ANGLET
Saskibaloia

AISE MENDERATU DU HENDAIA BASKET BALLEK ANGLET

Hendaia Basket Ball taldeko emakumezkoen seniorrak Angleten 36-60 nagusitu ziren. Denboraldi berriari begira, prestaketa neurketa baliagarria izan zen hendaiarrentzat.

Hendaiako senior neskek denboraldi aurreko bigarren partidoa jokatu dute Angleten aurka. Denboraldia fisikoki sasoi oneanea hasteko helburua dute hendaiarrek eta horregatik, denboraldi-aurrean hainbat neurketa jokatzen ari dira.

Angleten aurkako neurketa hasiera nahiko konplikatua izan da bi taldeentzat, ez dira oso fin ibili saskiari begira. Aldiz, laurdenaren erdialdean, Hendaiako neskek defentsa gogortu dute eta erasoan saskiratzeak lortzeko erraztasun gehiago lortu dituzte joko ireki bati esker. Dinamika horrekin jarraitu dute bigarren laurdenean, arrakasta handia izan dute erasoan, joko zuzen eta bertikala erabili dute markagailuan aldentzen hasteko.

Hirugarren laurdenak era berean jarraitu du, ordea, Angleten defentsaren aldaketak, zonakako defentsara aldatu dute, Hendaiaren erritmoa guztiz hautsi du. Hendaiako neskek jokoa estutu dute, saiakerak egin dituzte zonakako defentsari aurre egiteko, baina hirugarren laurdenean, ez dute asmatu Angletek prestatutako tranpa gainditzen.

Hala eta guztiz ere, partido osoan egindako banakako defentsari esker, 4. laurdenean jokoa zabaldu eta garatuz joan dira, Angleteko defentsan zuloak aukituz. Hendaiako neskek taldekako joko ona garatu dute, jakin izan dute noiz erabaili behar zuten joko azkarra eta noiz pausatua, horrela, 24 puntuko aldeaz irabazi dute. 

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?
Saskibaloia

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?

Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.

Hiru hilabete...

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK

Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
Saskibaloia

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika