ALCOBENDAS GARAITU OSTEAN, ARTALEKUKO LEHEN PORROTA
Eskubaloia

ALCOBENDAS GARAITU OSTEAN, ARTALEKUKO LEHEN PORROTA

BIDASOA-IRUN 30- Rangel (-);Zabala (2), Kauldi Odriozola (2), Serrano (1), Barthe (2), Leo Renaud (2) Rodrigo Salinas (6) -equipo inicial- Xoan Ledo (), Cavero (1 de p.), Crowley, Esteban Salinas (6), Sergio de la Salud (2), Azkue (6, 1p.), Tesoriere, Rudy Seri y Aldaba.

BM LOGROÑO LA RIOJA 32-Sergey Hernández;Sánchez migallón, Ilic (3), Fekete (1), Kukic (3), Juan del Arco (7), Edu Cadarso (2) - equipo inicial- Kusam, Scott (1), Javi Muñoz (4, 3p.), Moreira (5), Imanol Garciandía (6), David Cadarso, Ramos y Romeo (ps). 

Artalekuko lehiatilak “Sarrerak agortuta” karteltxoa atera zuten, jendea sarrerarik gabe geratu zen eta harmailak Bidasoaren egun oparoetako irudia hartu zuten. Errioxatik ere 100 pertsona inguru etorri ziren Irunera eta nabaritzen zen norgehiagoka berezia zela. Jokalariek harmailetan ageri zen maila kantxan mantendu zuten, intentsitate eta gogortasun handiko norgehiagoka jokatuz.

Errioxarrek garaipena beharrezkoa zuten Asobal Kopa jokatzeko aukerekin jarraitzeko eta beharrak lehen zortzi minutuetan 2-6ko partziala lortu zuten. Juan Del Arcok eta Imanol Garciandiak min handia egin zuten lehen minutuetan bederatzi metroko jaurtiketen bidez eta Jacobo Cuetara hutsarte bat eskatzera behartu zuten.

10.minutuan 3-7a ageri zen markagailuan, Bidasoak arazo dexente zituen Sergey Hernandezen atea zulatzeko. Arazo hori konpontzeko, Sergio De la Salud eta Esteban Salinas atera zituen kantxara Bidasoaren entrenatzaileak eta ordutik, taldeak aurpegi berri bat erakutsi zuen erasoan. Etxeko taldeak pixkanaka defentsan hobetu zuen eta 17.minutuan gol batetara hurbildu ziren, Miguel Angel Velasco errioxarren entrenatzailearen hutsartea behartuz (8-9).

Hutsartetik bueltan, berdintasuna eta gogortasuna ezarri zen bi taldeetan. Lehendabizi Barthe, gero Garciandiak eta azkenik Esteban Salinas bi minutu kaleratu zituzten epaileek, eta azkenean atsedenaldira 14-15eko markagailuarekin iritsi zen.

Atsedenalditik bueltan, Balonmano La Rioja Logroñok erakustaldia eman zuen erasoan. Lazar Kukicen gidaritzapean Bidasoako defentsan zuloak aurkitzen zituzten, Garciandiak eta Scottek golak eskuratu zituzten eta Sergey Hernandezek Bidasoaren jaurtiketak gelditzen zituen. Horrela, 19-23koarekin bigarren zatiko 10.minutuan hutsartea eskatu zuen Jacobo Cuetarak , baina erreakzionatu beharrean, golen errenta bostera handitu zuten.

20.minutuan beste hutsarte bat eskatu zuen Bidasoako entrenatzaileak eta defentsa aurreratzeko agindua eman zuen. Lehendabizi Kauldi Odriozola, ondoren, Mikel Zabala, eta azkenik talde osoa. 25.minutuan 24-30 Errioxarrak aurretik ziren baina bi minututan 27-30era hurbildu ziren etxekoak.

Miguel Angel Velascok hutsartea eskatu zuen bere taldea lasaitzeko eta azken minutuak soseguarekin jokatzeko, eta hala egin zuten. Bidasoak banakako defentsa jarri zutela baliatu zuten azken golak sartzeko.

Erakustaldia eman zuten 60 minutuetan bi taldeek eta amaieran 30-32 izan zen azken emaitza larunbatean. Galdu arren, Bidasoak Asobal Ligako bigarren sailkatua izaten jarraitzen du ABANCA Ademar Leonen puntu berdinekin. Asobal Kopa jokatzeko puntu baten beharrean da Bidasoa eta asteartean puntua eskuratzeko aukera izango du Liberbank Ciudad Encantadaren aurka jokatuko duten norgehiagokan.  

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika