AMETSAK EGI BIHURTUZ
Futbola

AMETSAK EGI BIHURTUZ

Odei Martin irundarrak Wembley zelai mitikoan FA Trophyko finala jokatuko du. Duela urtebete jokatzen hasi zen taldeak, Concord Rangersek, markagailua irauli eta 2-1 irabazio zion Halesowen Town taldeari.

Duela bi urte 23 urteko Odei Martin irundarrak Ingalaterrara bidaiatu zuen amets bat jarraitzeko asmoz, Ingalaterrako txapelketetan parte hartu eta Wembley neurketa bat jokatzea. Egun hori iritsi da. Datorren irailaren 27an Wembeyko zelaian arituko da FA Trophyko finala jokatzen. Gutxi batzuen eskura dagoen pribilegio da Wembleyen jokatzea, are gehiago final batean.

Pasaden denboraldian Odei Martinek Ingalaterrako Zortzigarren mailan aritzen zen Heybridge Swifts taldean jokatu zuen, atzerriko lehen esperientzia izan zen jokalari irundarrarentzat, eta urtebete geroago Ingalaterrako Seigarren mailan jokatzen duen Concord Rangersek fitxatu zuen.

Argi dago bidea ez dela batere erraza izan, herri eta ohitura berrietara egokitzea ez da beti samurra, baina pazientziak eta lanak, azkenean, emaitzak eta ametsak gauzatzea erakarri ditu. Hori bera gertatu zen FA Trophyko final-erdietan. Concord Rangers 0-1 galtzen hasi zen, baina lehen zatia bukatu baino lehen, markagailua berdindu zuten. Odei Martin lehen 45 minutuan aulkian pasa zituen, baita bigarren zatiko minutu asko ere, baina 60.minutuan entrenatzaileak beste jokamolde bat behar zuela pentsatuta, Martin atera zuen zelaira.

Zukua atera zion Martinek jokatzeko aukera izan zituen minutuei, Concord Rangers taldeak baloiaren agintea lortu zuen eta aurkariaren atera hurbiltzen hasi ziren. Horrela, 80.minutuan, 2-1 Wall jokalariak sekulako bolea sareetara bidali zuen. Azken hamar minutuak oso borrokatuak izan ziren, aurkariek berdinketa hala edo nola lortu nahi zuten, baina neurketa 2-1koarekin bukatu zen.

Pozaz gainezka, sorpresa txiki bat prestatu zioten klubeko ordezkari eta langileek Odei Martini, ezkutatuta zuten Ikurriña bat zelaian jarri zuten ospakizuneko apaingarri modura. Pozik baina arduratsu, Odei Martin prest dago bere ametsa betetzeko. 

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika