ASIER PUERTASEK EZ DU JARRAITUKO B TRAINERUKO PRESTATZAILE GISA
Arrauna

ASIER PUERTASEK EZ DU JARRAITUKO B TRAINERUKO PRESTATZAILE GISA

Azkeneko hiru urteetan Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlari ohiak zuzendu duen Hondarribiako B trainerua utziko du eta Eusko Label Ligan aritzen den Zarautzeko Enbata ontziko prestatzaile izango da.

Hondarribiko B traineruak azken hiru urteetan prestatzaile izan duen Asier Puertas galduko du datorren urteko denboraldiari begira. A traineruko arraunlari ohiak, Zauruzko 'Enbata' tripulazioa zuzenduko du datorren urtean.

Arraunlari aparta izandakoa da Puertas, duela hiru urte utzi zion arraun egiteari eta urte horretan hartu zuen Hondarrbiaren B trainerua zuzentzeko konpromisoa. Hiru urte horietan, gazte asko pasa dira B ontziko tostetatik, eta batzuk, jada, A traineruan postu bat daukate. Aurten, Hondarribiako B traineruak ARC 2 ligan, bandera bat eskuratzeko gai izan da.

Asier Puertasen lana ez da oharkabean geratu, Eusko Label Ligako taldeak arreta handiz jarraitu dute oriotarraren lana eta hain zuzen, datorren denboraldian Zarautz entrenatzeko akordiora heldu da. Puertasek Zarautzen Hondarribia Arraun Elkarteko beste arraunlari ohi bat ordezkatuko du, hanibat urtetan tosta-lagun izan duen Gari Uranga. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika