BALENTRIA LEONEN
Eskubaloia

BALENTRIA LEONEN

20- Abanca Ademar León: Biosca (9 paradas), López, Simonet, Vieyra, J. Fernández (1), Mosic (5), Pesic (5) –hasierako zazpikoa-, Slavic (6 paradas) Carou, R. Pérez, Ligetvári (3), D. Fernández (4), Acacio (1), G.Pérez (1), Carrillo y Robles

23-Bidasoa-Irun: Rangel (17 paradas), Cavero (1 gol), Zabala (1), Serrano (2), Barthe (1), R. Salinas (6), Tesoriere (1) –hasierako zazpikoa-, Ledo (p.s.), Aldaba, Odriozola (3), E. Salinas (3), De la Salud, Renaud (1), Azkue (2) y Seri (2). 

Historian hirugarren aldiz Leoneko kantxan irabazten dutela, eta atzo lortutako garaipenarekin hiru jardunaldi jarraian dira Bidasoak garaipenaren zaporea dastatzen duena. Jacobo Cuetararenak neurketa osoan zehar izugarrizko talde lana burututa, azken minutuetan sufritzen jakin zuten bi puntuan irunera eramateko.

Norgehiagokako hastapena bi taldeen atezainak nagusitu ziren. Nacho Bioscak eta Rangel Luanek bi taldeen jaurtiketak gelditzen zituzten, baina Leongo jokalari serbiarrek, Mosicek eta Pesicek, neurketako lehen alde esanguratsua ezarri zuten markagailuan 10.minutuan (5-2). Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu zuen defentsako lana hobetzeko eta erasoan jaurtiketa hobeagoak bilatzeko, eta jokalariek bikain erantzun zioten. Rodrigo Salinasen, Kauldi Odriozolaren eta Renauden golen bitartez, 0-3 partziala erdietsi zuten, 15.minutura 5-5eko berdinketarekin iritsiz.

Berdinketa nagusitu zen partidua atsedenaldira joan baino bost minutu lehenago. Markagailuan 8-7koa adierazten zuelarik, Rangel Luanen geldiketek eta 6-0eko defentsa ikaragarri batek 0-5eko partzial berri bat ahalbidetu zuen irundarrentzat (8-12). Rodrigo Salinas birritan, Kauldik eta Tesorierrek kontraerasoan eta Serik bederatzi metroetatik izan ziren errenta berri hau lortzearen arduradunak. Partziala ostean, lehen zatia 9-12koarekin bukatuko zen Ademar de Leonen hegalekoak, Jaime Fernandezek, eskuratutako fly-arekin.

Aldageletatik bueltan, Bidasoak argi zuen bide beretik jarraitu behar zuela, defentsan Ademar de Leoni gauzak zailtzen eta oso bizkor kontraerasora ateratzen. Horrela, bostgarren minutuan, Mikel Zabalak eskuratutako golaren bitartez Bidasoak norgehiagokako errenta nagusia lortu zuen (11-16). Rafa Guijosak hutsartea eskatzera behartuta ikusi zuen, baina ez zuen lehen zatian Jacobo Cuetararen hutsartearean uneko erreakzio bera izan. Momentuan behintzat, Esteban Salinasek beste gol bat erdietsi zuen, baina Gaztela Lehoikoek ez zuten euren azken hitza esan.

Bat-batean, Bidasoaren erasoak ez zen Ademar de Leonen defentsa gainditzeko gai eta 13 minutu egon ziren golik sartu gabe. Hainbeste minutu golik sartu gabe, Ademar de Leon markagailuan gol batetara hurbiltzea utzi zuten, neurketa asko zailduz (17-18). Ligetvári hungariarrak eskuratu zuen Leongoen 17.gola, baina minutu berdinean, Iñaki Caverok Bidasoaren bolada txarra eten zuen (17-19, 19.minutuan).

Neurketa amaierara iristeko azken hamar minutuak zirraragarriak izan ziren. Bolada txarra eten ondoren, Rangelen geldiketek eta Azkue eta Seriren golek arnasa pixkat ematen zioten irundarrei (18-21, 22.minutuan). Berriro ere, defentsan bikain egon ziren Jacobo Cuetararenak eta Ademar de Leon markagailuan gehiago ez hurbiltzea lortu zuten. Salinastarrek eskuratu zuten partiduko azken bi golak eta txiletar konexioaren bitartez, norgehiagoka 20-23koarekin amaierara iritsi zen.

Balentria galanta Bidasoak atzo lortutakoa, eta balentria denboraldi osoan zehar egiten ari direna. 23 punturekin sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen dute eta momenturik onenean datorren asteartean arratsaldeko 18:30etan Bartzelona ahalguztiduna jasoko dute Artalekun. 

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”

Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun

Bidasoa Irunek Euskal Kopa...

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”

Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan

Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika