BERDINKETA NEURKETA ZAIL BATEAN
Eskubaloia

BERDINKETA NEURKETA ZAIL BATEAN

Irabaztekoa zuten neurketa oso zaila bilakatu zen eta Bidasoak Cangas Frigorificos del Morrazoren aurka 22-22 berdindu zuen

22 – Bidasoa-Irun (12+10): Rangel (p), Cavero (2, 1 p), Zabala (4), Serrano, Renaud (2), Rodrigo Salinas (2), Azkue (3, 1 p.) –hasierako zazpikoa-, Ledo (ps), Aldaba (1), Kauldi (3), Esteban Salinas (1), Barthe (1), De la Salud, Tesoriere y Seri (3).

22 – Frigoríficos Cangas de Morrazo (11+11): Díaz (p), Vujovic (2), Cancio (2), Gavidia, Cerqueira (3), Menduiña, Muratovic (4) –hasierako zazpikoa-, Fernández (ps), Simes (3, 1 p.), Aranda, Soliño (3), Chapela (4), Iglesias (1), Mitic y Castro. 

Neurketa Bidasoaren aldeko abantaila txikiarekin hasi zen, irundarrak lehen minutuetan aurretik jarri ziren, beti ere, gehienez hiru goleko errenta izenez. Beti bezala, Bidasoaren defentsa oso ongi moldatu zen eta Brasilgo selekzioarekin jokatzeko hautatu berria izan den Rangel Luanen lanaren bitartez, lehen 25 minutuetan Morrazo zortzi goletan uztea ahalbidetu zuen. Hala ere, azkeneko hiru minutuetan 1-3ko partziala lortu zuen talde galiziarrak eta atsedenaldira 12-11 emaitzarekin iritsi zen Bidasoaren alde.

Atsedenik egon ez balitz bezala, bigarren zatia lehen zatiko azkeneko minutuen bide beretik hasi zen eta kanpoko taldeak neurketan lehen aldiz markagailua berdintzea lortu zuen (14-14, 36.minutuan). Aurretik jartzeko bi aukera izan zuten ere, baina Bidasoaren defentsa bikain egon zen eta 41.minutuan Rodrigo Salinasen eta Kauldi Odriozolaren golen bitartez 17-15ekoa adierazten zuen markagailuan.

Neurketaren amaierara iristeko 20 minuturen faltan, Artalekun dena erabakitzeko zegoen. Talde galiziarrak joanekoan 21-20 irabazi zuen talde irundarri eta beraz, Jacobo Cuetararen taldea ezin zen fidatu. Norgehiagokak tentsio handia zuen eta Jacobo Cuetararen mutilek ongi kudeatzen hasi ziren lau goleko errenta lortuz (21-17, 48.minutuan). Baina dena okertu zen. Bidasoa hamar minutu egon zen golik sartu gabe eta Morrazo pixkanaka markagailuan hurbiltzen hasi zen. Hurbildu eta aurretik jarri, Muratovic beteranoak 21-22koa jarri zuen markagailuan. Minutu bat falta zen neurketaren amaierarako, Jon Azkuek penalti baten bidez neurketa 22-22 berdindu zuen eta hurrengo jokaldian Xoan Ledok galiziarren aldeko zazpi metroko jaurtiketa eten zuen. Azken erasoa irundarrentzat izan zen, baina Mikel Zabalaren jaurtiketa zutoinera joan zen eta azkenen neurketa berdinketarekin bukatu zen.

Berdinketaren ostean, Bidasoa 28 punturekin sailkapeneko bigarren postuan Balonmano Logroño La Riojarekin berdinduta aurkitzen da. Asteazkenean Errege Kopako laugarren fasearen itzuliko partidua izango du Helvetia Anaitasunaren aurka eta larunbatean Teucroren aurka arituko da Asobal Ligako 22.jaurdunaldian. Bi neurketa etxetik kanpo aste berean.   

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika