“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
24 Aza, 2019 Irun, Futbol, Real Union, Izarra, Segunda Division B
Hiru puntuak batzera ohitu da Real Union azken hiru neurketetan, gaurkoa zapore berezia du, zuzeneko arerio baten aurrean 0-1 gailendu dira 70 minutu bat gutxiagorekin jokatu ondoren
Real Unionek hirugarren neurketa jarraian irabaztea lortu du gaur Merkatondoan, 0-1 Izarra taldearen zelaian eta 30.minututik jokalari bat gutxiagorekin Nico Kata kaleratu eta gero. Azken zortzi neurketetatik bostgarren garaipena eskuratu du Real Unionek eta 18 punturekin promozio eta jeitsiera postuak hiru eta sei puntutara uzten dituzte hurrenez hurren.
Norgehiagoka oso motel hasi zen, bi taldeek errespetu handia zuten arerioarekiko, izan ere, asko zuten jokoan biek. Neurketa hasi aurretik bi taldeek 15 puntu zituzten eta jeitsiera postuak aldentzeko beharra zuten, baina helburu hori, kasu honetan, Real Unionek betetzea erdietsi du. Lehen hamar minutuen ondoren, Alberto Iturralderen taldea pixkanaka baloiaren jabetza izaten hasi zen, Izarrak ordea baloia zuenean ez zuen asmatzen Patrick Sequeiraren atera iristen. 22.minutuan neurketako gol bakarra iritsi zen, Yoel Solak bikain gidatu eta erdiratu zuen baloia, Eneko Eizmendiren jaurtiketa bikain gelditu zuen Alex Ruiz atezainak, baina bigarren jokaldian, Dani Estrada kapitaina oso adi ibili zen baloia buruz sareetara bidaltzeko. Baina neurketa Real Unioni bat-batean zaildu zitzaion, 32.minutuan Nico Katak bigarren txartel horia ikusi zuen eta neurketa utzi behar izan zuen 70 minutu aurretik zituelarik. Izarrak ez zuen egoera hau aprobetxatzen asmatu eta neurketa 0-1ekoarekin mantenduko zen.
Bigarren zati osoan zehar Real Union oso kondizionatuta egon zen jokalari bat jokatzearengatik, baina kosta ala kosta, 0-1eko markagailua mantendu zuten. Izarrak hainbat aukera izan zituen neurketa berdintzeko, baina Patrick Sequeirak aukera guztiak segurtasun handiarekin gelditu zituen.
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...