BI JARDUNALDIAK GARAITUZ, ZARAUTZEKO IKURRIÑA HONDARRIBIARA BIDAIATU ZUEN
Arrauna

BI JARDUNALDIAK GARAITUZ, ZARAUTZEKO IKURRIÑA HONDARRIBIARA BIDAIATU ZUEN

Asteburu honetan Zarauzko Estropada preziatuak ospatu ziren Eusko Label Ligako jardunaldi berri batean eta bandera Hondarribiak irabazi zuen. Asteburuko aurpegi ona izan zen hura, izan ere, Euskotren Ligan Hondarribiak playoffetan goreneko mailan jarraitzeko postua jokoan jarri beharko du

Eusko Label Ligako asteburua oso oparoa izan da Hondarribia Arraun Elkartearentzat, Zarautzo Ikurriña jokoan jarri zen, larunbateko eta igandeko jardunaldiak Zarautzen bertan jokatuz eta bi asteburuetan Hondarribia izan zen 12 traineru onenetatik azkarrena.

Larunbatean lehen aurrerapausua eman zuten Mikel Orbañanosen arraunlariek denboraldiko laugarren ikurriña eskuratzeko. Hasieratik estropadaren buru izan ziren hondarribiatarrak, baina oso lehia estua izan zuten ohorezko txandan. 19’42’’32ko denborarekin gelditu zuen kronoa Go Fit Hondarribiak, atzetik Santurtzi lau segunduetara iritsi zen, Orio izan zen hirugarren bost segunduetara eta zortzira Zierbena iritsi zen.

Bigarren txandako azkarrena Urdaibai Avia izan zen eta azken aldian lan bikaina egiten ari den Ondarroari sei segundu atera zizkioten. Donostiarrak iritsi ziren ondoren zazpigarren postua lortuz eta beste behin ere Cabok txanda itsi zuen sailkapeneko bederatzigarren postuan. Lehen txandan, Kaikuk lan ona burututa zortzigarren postuan bukatu zuen, San Pedro izan zen eguneko hamargarren sailkatua eta beste puntutxo bat kendu zion Astillerori Eusko Label Ligan mantentzeko lehian. Eguneko azkena Lekittarra izan zen.

Larunbateko denborak kontutan hartuz, igandean Zarautzeko bigarren jardunaldia jokoan jarri zen eta bi denborak batuta sailkapena lehen jardunaldiarekiko zeozer aldatu zen. Aldatu ez zena Hondarribiaren postua izan zen, izan ere, berriro ere garaipena erdietsi zuten. Kontxako banderari begira faboriotetariokoak direla erakutsi zuten hondarribitarrek, Zarautzko jardunaldia baita Kontxako Estropadaren itxura handiena duena. Beraz, Zarautzeko Ikurriñaren sailkapena horrela geratu zen: Hondarribia, Orio, Santurtzi, Zierbena, Ondarroa, Urdaibai, Donostiarra, Cabo, Kaiku, Lekittarra, San Pedro eta Astillero.

Bi jardunaldi hauen ondoren, horrela geratzen da Eusko Label Ligako sailkapena galiziara bidaiatu aurretik:

Euskotren Ligan festa Oriorentzat eta Hondarribia playoffetara 

Euskotren Liga bere amaierara iritsi zen asteburu honetan. Hondarribian Euskotren Liga matematikoki irabazi zuten arren Orioko arraunlariak denboraldia beste ikurriña batekin bukatu nahi zuten eta hala egin zuten, bi jardunaldietan gainontzeko traineruak baino azkarragoak izan ziren eta Zarautzeko Ikurriña eskuratu zuten. Bigarren postuan Arraun Lagunakek bukatu zuen, oso denboraldi txukuna egin dute donostiarrek eta ikurriña bat eskuratuta Kontxari begira lan egiten jarraituko dute.

Mailari eusteko playoffak ekiditeko lehian, Hondarribia Bertako Igogailuak bi jardunaldietan Donostiarra baino gehiago izan behar zen. Gogotsu ekin zioten Iker Cortesen arraunlariak helburu hori lortzeko, baina Donostiarrak hirugarren postuan bukatu zuen bi jardunaldietan eta beraz, Hondarribiak Hibaika eta Zumaiarekin batera Euskotren Ligako postua defendatuko beharko du Bermeon eta Portugaleten.

Hau da 2019ko Euskotren Ligak utzi duen sailkapen ofiziala:

 

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika