BIGARREN ITZULIKO ARTALEKUKO LEHEN BI PUNTUAK ETXEAN GERATU DIRA
Eskubaloia

BIGARREN ITZULIKO ARTALEKUKO LEHEN BI PUNTUAK ETXEAN GERATU DIRA

28 – Bidasoa-Irun (12+16 ) : Ledo (p), Zabala (1), Kauldi (5, 1 p.), Barthe (1), Rodrigo Salinas (5), Tesoriere, Seri (6) –siete inicial-, Rangel (ps), Cavero (2), Aldaba, Serrano, Esteban Salinas (4), De la Salud (3, 2 p.), Renaud (1) y Azkue. 25

Recoletas Atlético Valladolid (13+12 ): Calle (p), Adrián Fernández (2), Río (6), Serdio (5), Miguel Camino (1), García (5), Rodríguez –siete inicial-, César Pérez (ps), Diego Camino (2), López, González (1), Daniel Pérez (2), Alvaro Martínez (1), Miguel Martínez y Roberto Pérez. 

Ostirala izateak eta orduak lagundu ez arren, beste behin Artaleku Kiroldegia bete egin zen Asobal Liga irunera bueltatzen zen egunean. Valladolid izan zen atzoko arerioa eta azken urteetan bezala, ez zen neurketa erraza izan Jacobo Cuetararenentzat. Partidua azken minutuetan erabaki zen, defentsan hortzak estutuz eta kontraerasoen bitartez golak eskuratuz.

Norgehiagokaren hastapenean bi taldeek ez zuten Xoan Ledo eta Carlos Calle atezainak gainditu, biak ala biak jaurtiketa guztiei erantzuna aurkitzen zieten. Horren adibide 1-2ko lehen partziala izan zen, baina une hartatik aurrera Valladolidarrak kantxan hobe kokatu ziren. Ihes egin gabe, markagailuan aurretik jarri ziren, izan ere, lehen zatian eskuratutako errenta handiena bi golekoa izan zen: 3-5ekoa izan zen 12.minutuan, 5-7koa 15.minutuan eta 8-10 23.minutuan. Azken partzial hori erantzuteko, Bidasoak hiru gol errenkadan eskuratu zituen eta lehen aldiz neurketa agintzen jarri ziren (11-10, 26.minutuan). Hala ere, David Pisoneroren mutilak beste bi gol eskuratuta markagailuari buelta eman zioten eta atsedenaldira 12-13koarekin iritsi zen.

Lehen zatia erritmo bizia izan bazuen, bigarrenak bide beretik jarraitu zuen, markagailuaren aldea oso estua zen, baina kasu honetan Bidasoaren aldekoak. Bigarren zatiko lehen hamar minutuetatik geroztik (16-15), behin bakarrik jarri ziren gaztela lehoikoak aurretik markagailuan, 23-24 55.minutuan, hain zuzen. Neurketa bukatzear bost minutu faltan, zalantzak ugaritu zuen Artaleku, Recoletas Atletico Valladoliden partidua oso serioa eta zuhurra baitzen. Hortxe atera zen Rudi Seriren jokorik onena, bai defentsan eta bai erasoan. Serik bi gol sartuta, Diego Caminok norgehiagoka 25na berdindu zuen hiru minutu faltan. Baina Artalekuren presioak, defentsan hortzak estutzea eta kontraeraso bortitzek azken minutuetako 3-0eko partziala ahalbidetu zuten eta honekin batera, amaierako 28-25ekoa.

Atzoko neurketaren ondoren, Bidasoa 23 punturekin Asobal Ligako bigarren sailkatua da, Bartzelona liderrak baino 11 puntu gutxiago. Fraikin Granollers hirugarren sailkatua da 22 punturekin, Balonmano Logroño La Rioja laugarrenak dira 20 punturekin eta bostgarren postuan Ademar Leon eta Bada Huesca Taldeak 19 punturekin aurkitzen dira. Aipatzerik ez da sailkapena oso estua dagoela eta hare gehiago Bidasoaren hurrengo hiru arerioak zein diren ikusita: Ademar Leon (etxetik kanpo), FC Bartzelona (Artalekun) eta Fraikin Granollers (etxetik kanpo). Taldearen maila nora iritsi daitekeen ikusteko hiru neurketa zail.  

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “BARÇAREN KONTRA ETXEN DEBUTA EGITEA IDEALA DA, EZ DAGO AURKARI ETA ESKENATOKI HOBERIK”

Bidasoak Barça jasoko du Artalekun igandean (irailaren 22an), denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko, lehena etxean

Bidasoa Irunek...

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU
Eskubaloia

CD BIDASOAK BIDASOA ISURIA PROIEKTUA AURKEZTU DU

Euroeskualdearen babesarekin, Hendaiako Stade Hendayais eta Doneztebeko Errekako jokalariekin teknifikazio saioak eginen dituzte

Bidasoa Isuria...

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “AURREDENBORALDI BIKAINA IZAN DA ETA ORAIN BIDE BERETIK SEGITU NAHI DUT”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari hasiera emanen dio igande honetan, Villa de Aranda taldearen kontra

Aurredenboraldia bukatuta, 2024/25ko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika