Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
01 Urt, 2020
Liga bukatzeko hiru jardunaldi falta direnean, denboraldiko helburua matematikoki bete du Mariñok. Emakumeen Bigarren Mailari eutsi dio. Aragonesaren kontrako garaipen argiarekin lortu zuen, larunbatean Landetxan. Mailara igo berria izanagatik ere, denboraldi txukuna egin du Gorka Alvarezek zuzentzen duen taldeak. Talde sendoa osatu dute neskek defentsan, eta baloia jokatzen ere fin ibili dira norgehiagoka askotan. Sailkapenaren erdian egonkortzea lortu dute. Zortzigarren postuan eman dute denboraldiaren zati handi bat, baina azken hiru jardunaldietan, Añorga gaindituta zazpigarren izaten saiatuko dira. Apirilaren 12an San Ignaciori egingo diote bisita.
Emaitza onak Ohorezko Erregionalean
Azken jardunaldietako zalantzak baztertu zituen larunbatean Real Union Bk. 3-0 menderatu zuen Martutene talde donostiarra Stadium Galen. Hondarribiak ontzat eman dezakeen puntua eskuratu zuen igandean Hondartzan, Aloña Mendi aurkari zuzenaren aurka. Hutsean amaitu zen neurketa. Zazpi puntuko aldea dute berdeek jaitsiera postuekiko, liga bukatzeko sei jardunaldi falta direnean. Apirilaren 19ra arte partidarik ez dute jokatuko Erregionaleko taldeek.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...