03 Ira, 2020 Hondarribia, Arrauna, Kontxako Estropada, Hondarribia Bertako Igogailuak, Hondarribiko Arraun Elkartea
Emakumezkoen ‘Ama Guadalupekoa’ trainerua datozen bi igandeetan jokoan jarriko den Kontxako Banderaren Estropadan parte hartuko du sailkatze proban eguneko bostgarren denborarik onena ezarri ondoren.
Xarma berezia du Kontxako Estropadak. Iraileko lehen ostegunetik hasita, Euskal Herriko kirol mundua arraunean zentratzen da. Ohikoena Kontxako Badia eta Donostiko Portua jendez lepo eta bakoitza bere talde kuttunenaren kamisetarekin ikustea izango litzateke, baina normaltasun berri honetan, ez zen horrelakorik ikusi. Aurten, Kontxako Estropadako antolatzaileek etxean geratzeko deia egin zuten, baita sailkatze proba bi fasetan banatzea. Gaur emakumezkoen sailkatze fasea ospatu da, eta bihar gizonezkoen txanda izango da.
Hondarribiari dagokionez, emakumezkoen traineruak bi helburu zituen gaurko estropadan. Batetik, arraun munduko estropada preziatuenean sailkatzea, eta bestetik, hilabete barru Euskotren Ligan mantentzeko playoffetan jokatuko duten traineruen aurka testatzea. Lehen helburua bete dute, bostgarren sailkatu dira 11:28:27ko denborarekin, baina Tolosaldearen eta Zumaiaren atzetik bukatu dute erlojupekoa.
Esan beharra dago, sailkatze probako sorpresa handiena Tolosaldeak eman duela. Ziabogara lehen postura iritsi dira, Orioren denbora berdinean, eta amaieran eguneko bigarren denbora markatu dute. Zumaiak ere estropada ederra egin du, laugarren bukatu du estropada Hondarribiarekiko 43 ehunenetara.
Zortzi traineru gipuzkoarrek parte hartuko dute emakumezkoen Kontxako Estropadan, gogoratu beharra dago, Donostiarra hiriburuko trainerua izanik, zuzenean sailkatzen dela bi igandeetako lehian. Hibaika izan da azkena sailkatzen, eta Ondarroa inork nahi ez duen postuan bukatu du, zortzigarrenean eta banderaren lehiatik kanpo.
DENBORAK:
1 Orio 11:08:82
2 Tolosaldea 11:17:69
3 Arraun Lagunak 11:21:14
4 Zumaia 11:28.29
5 Hondarribia 11:28.72
6 San Juan 11:33.64
7 Hibaika 11:38.07
8 Ondarroa 11:44.16
9 Cabo 11:47.93
10 Isuntza 11:49.36
11 Lutxana 11:56.88
12 Tirán 12:02
13 Chapela 12:19.47
Zoriak Hondarribia Arraun Elkartea Tolosaldearekin, San Juanekin eta Arraun Lagunakekin batera lehen estropadako lehen txandan aritzea erabaki du. Lehen txandan, ordea, Orio, Donostiarra, Hibaika eta Zumaia izango dira.
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia
Euskadiko aulki mugikorreko...
Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea
Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...
Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan
Aulki mugikorreko arraunlariek...