DENBORALDIA AMAITZEAR DELA BI PORROT
Mahai Tenisa

DENBORALDIA AMAITZEAR DELA BI PORROT

Aste santuko oporrak ez die batere ondo egin Lekaeneako superdibisoetako taldeei, Balaguer-Villart Logisitc eta Arteal irundarrak baino gehiago izan ziren

Lekaeneako emakumezkoen zein gizonezkoen taldeek denboraldi osoan zehar etxeko lanak egin ostean, gutxi zuten asteburu honetan jokatzeko eta zorte txarra izanda asteburuan jokatutako neurketak porrotarekin bukatu zituzten.

Gizonezkoen taldea Galiziara bidaiatu zuen duela aste gutxi batzuk Errege Kopako txapeldun berriaren aurka jokatzeko, Arteal taldea hain zuzen. Ezin izan zuten nahi zuten norgehiagoka burutu eta azkenean 4-1eko emaitzarekin kale egin zuten. Irundarrek ez ohiko hiruko bat jarri zuten lehian, Endika Diez eta Daniel Kosibak Hodei Mancha debutantearekin jokatu zuten eta ezin izan zuten Humberto Manhani Junior, Jose Enio Mendes eta Moises Alvarezekin. Manhani Junior eta Endika Diezek hasi zuten partidua eta lehen set lehiatu batean, azken jokora iritsi ondoren lehen puntua Artealentzat izan zen. Kosibak ere hirugarren jokoan 18-16koarekin kale egin zuen Alvarezen aurrean eta galiziarrek 2-0ekoa ezarri zuten. Hodei Manchak gogo asko jarri zion superdibisio mailako estreinuan, baina Mendes gehiago izan zen eta 3-0 aurretik jarri zuen Arteal. Kosibak eskuratu zuen Lekaenearen puntu bakarra Manhani 3-0 mendean hartuz, baina jarraian Endika Diezen porrotak azkeneko 4-1ekoa ezarri zuen markagailuan.

Denboraldiko azken norgehiagoka Pontevedran jokatuko du Lekaeneako gizonezkoen taldea, Vilagarcia Tenis de Mesaren aurka hain zuzen. Mailaz jeisteko borrokan dagoen taldeetako bat da galiziarra, beraz, oso neurketa deseorosoa izatea aurreikusten da. Irundarrei dagokionez, laugarren postuan kokatuta daude eta sailkapeneko maila hori mantentzeko puntu bat lortu beharko dute.

Lekaeneako emakumezkoen taldeak set guztiak hirugarren jokoan galdu zituen

Gizonezkoen taldeak galiziara bidaiatu bazuen, Lekaeneako emakumezkoen superdibisioetako taldeak Lleidaruntz joan zen. Toki desberdina baina puntu berdinekin itzuli ziren etxera. Kataluniarrek ez zion Lekaeneari neurketa irabazteko aukerarik eman eta 4-0ekoarek bi puntu garrantzitsu lortu zituzten, izan ere, Balaguer-Villart Logistic mailaz jeisteko borrokan ari da.

Ioana Tecla, Jin Zhang eta Belen Calvo, Natalya Prosvirnina, Svetlana Bakhtina Gaidukova eta Aneta Olendzkaren aurka aritu ziren eta set guztietan hirugarren jokora iritsi baziren ere, ez zuten bat bera ere irabazi. Bizia jokoan zuten kataluniarrek eta intentsitatean nabaritu zen.

Batzuetan esfortzuak ez ditu emaitzak ematen, eta igandekoa horietako egun bat izan zen. Irundarrek denboraldiko azken jardunaldian Covicsa-CTT Santa Eulariaren aurka punturen bat gehitu beharko dute sailkapeneko bostgarren postuan mantentzeko.  

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN
Mahai Tenisa

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.

Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...

JARDUNALDI GAZI GOZOA
Mahai Tenisa

JARDUNALDI GAZI GOZOA

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA
Mahai Tenisa

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA
Mahai Tenisa

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA

Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika