Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
07 Urr, 2020 Kiroletik, Hendaia, Eskubaloia, Hendaiako Estadioa, Pessac
Covid-19a zela eta, lehen jardunaldia bertan behera geratu zen, eta beraz, Hendaiako Estadioak aurreko asteburuan hasi zuen denboraldi berria. Pessacen aurka 23-23 berdindu zuten.
Larunbat gauean, zuri-beltzek denboraldiko lehen aurkariarekin egin zuten topo, Pessac taldea sasoi onean iritsi zen talde oso on batekin. Hendaiarrak, bien bitartean, euren fitxaketa berriek indartuta, aurreko denboraldiko partiduaz mendekatzeko irrikaz zeuden. Beraz, oso neurketa gogorra eta berdindua bizi izan zen Irandatzeko kantxan.
Publikoak ez zuen huts egin eta beti bezala, taldea lagundu zuten emaitza positibo bat lortzeko helburuan. Hendaiako Estadioak joko ona egin zuen partida hasi zenetik eta lehen zati osoan zehar berdintasuna nagusitu zen. Hendaiako Estadioak Pessaci defentsa gogor bat ezartzen jakin zuen eta kanpotarren joko erritmoa hautsi zuten. Zuri-beltzek aukerak izan zituzten neurketan abantaila hartzeko, baina abaguneak ez zituzten baliatu eta aldageletara 11-11ko berdinketarekin iritsi ziren bi taldeak.
Bigarren zatiaren hasiera zailagoa izan bazen ere (13-16, 40.minutuan), Hendaiarrak ez ziren kokildu eta Jérémy Valléeren laguntzarekin erasoan zein defentsan gogor jokatzen hasi ziren. Neurketa berdintzea lortu zuen Hendaiako Estadioak eta ez ziren garaipenetik urrun ibili, baina, berdinketarekin konformatu behar izan zuten (23-23).
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...
Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun
Aste gogorra izan du Bidasoa...
Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan
Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...