DENBORALDIKO LEHEN BANDERA ZIERBENAKO URETAN
Arrauna

DENBORALDIKO LEHEN BANDERA ZIERBENAKO URETAN

"Ama Guadalupekoa" k irabazi du XXXVII. Petronor Bandera lehen txandatik erakustaldi bikaina egin ondoren. Emakumezkoetan Hondarribitarrak azken postuan bukatu dute

Go Fit Hondarribiak erakustaldia eman du lehen txandatik. Aurreko eguneko arantza kendu nahian, hasieratik erlojuaren aurkako lana egin behar izan du, aurkariak atzean utziz. Denborak gora egin du pixkanaka eta azkenean 19:43.92ko denbora ezartzea lortu du Mikel Orbañanosen eskifaiak. Lehen txandatik egindako denbora ezin izan dute beste traineruek hobetu, eta "Ama Guadalupekoak" denboraldiko bigarren garaipena lortu du, denboraldiko lehen bandera. Aresek hondarribitarren erritmoari eutsi nahi izan dio, baina ezinezkoa izan da eta 20:14:20ko denbora egiten bukatu du. Kaiku Vusak Ondarroa gainditu du azken metroetan eta 3 puntu lortu ditu sailkapenean, 20:19:88ko denbora eginez. Ondarroa Cikautxo galiziarrekin lehiatu da, eta segundo pare batera hurbildu arren, ezin izan du Galiziako trainerua gainditu, eta Kaikuk gainditu du helmugan. 20:21.92ko denbora eginez eguneko azkenaurreko sailkatuak izan dira.

Ohorezko txanda hasi aurretik, bazekiten hobetu beharreko denbora Go Fit Hondarribiak lehen txandatik ezarri duena zela. Santurtzik bazekien, eta hasieratik erritmo handia ezarri du. Hala, Donostiarra Soterarekin parean egon den arren, bakarkako lana egin behar izan dute bigarren luzetik aurrera. Azken ziabogan Ama Guadalupekoarekin batera zeuden arren, azkenean 19:47:98ko denborarekin ezin izan dute Petronor Bandera irabazi, baina sailkapenerako garrantzitsuak izango diren puntu batzuk lortu dituzte. Horiei esker, Eusko Label Ligako lidergoan jarraitzen dute. Donostiarrak, aldiz, ezin izan dio liderraren erritmoari eutsi bigarren lan erditik aurrera eta azkenean 20:03:66ko denboran gelditu dute kronometroa. Hirugarren posturako lehian, Lekittarra Elecnorrek aurrea hartu dio Oriori, eta bizkaitarrek jarraipena eman diote atzoko lan onari, 20:10:30eko denborarekin. Hala ere, oriotarrak 20:12:10eko denbora lortu dute, eguneko zortzigarren denborarik onena.

Bigarren txandan, ezin izan dute lehen txandakoen denborak hobetu. Lan ikusgarria egin dute Zierbena Bahías de Bizkaiak eta Bermeo Urdaibai Aviak. Biek ikuskizun bikaina eskaini dute. Bien artean, aldea ez da hiru segundo baino gehiagokoa izan, eta azkenean, azken luzean hartutako olatuei esker nagusitu dira etxekoak. Helmugan, 19:48:22ko denbora egin du Zierbenak, Bou Bizkaiak baino bi segundo azkarrago 19:50:88. Atzetik, Cabok lehen bi ontzien erritmoa galdu du eta bakarrik ekin dio lanari eta 20:11:24ko denbora ezarri dute. Azkenean, Zarauzko ‘Enbata’ igo berriak lehen txandan aritutako aurkarien denboren jakitun hauek hobetzen saiatu dira. Estropada osoan zehar Kaikuren denboretan ibili den arren, Zarautz Babyautok 20:27:80ko denborarekin bukatu du, sailkapeneko azken postura jaitsiz. 

Emakumezkoetan, Hondarribia azkenak

Estropada ohi bezala hasi da, Orio buru zela, eta bertan mantendu da ziabogara iritsi arte. Itzuleran, ordea, olatuak aprobetxatzen jakin du Donostiarrak, eta lau segundoko aldea lortu arren, helmugan ia bi segundoko aldea lortu du. 10:50:44 izan da Donostiarraren denbora eta 10:52:08 Oriorena. Atzeko aldean, berdin gertatu da. Donostia Arraun Lagunak ziabogara atzetik iritsi arren, hondarribitarrak gainditzea lortu dute, eta estropadan zehar sei segundoko aldea izan duten arren, bi ontziak ia segundo bateko tartean helmugaratu dira. Donostia Arraun Lagunakek 11:05:30eko denbora egin du, eta Hondarribia Bertako Igogailuak 11:06:64ko denbora. Sailkapenean, Oriok lehen postuan jarraitzen du 15 punturekin, Donostiarra bigarren da 11rekin, eta Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia Bertako igogailuak daude azken bi postuetan 7 punturekin. 


SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN
Arrauna

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN

Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak

Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK
Arrauna

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK

Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa

Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN
Arrauna

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN

Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia

Euskadiko aulki mugikorreko...

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN
Arrauna

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN

Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea

Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN
Arrauna

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN

Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan

Aulki mugikorreko arraunlariek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika