Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
15 Aza, 2015
GETAFE B: Gil, M. ángel, Villalón, Carbonell, Saura, Wanderson, Juan Hernández (Ian, 58'), Barahona, Emi Buendía (Del Pozo, 72'), Borja Galán, Arcas.
REAL UNION: Txusta, Azkoiti, Aimar, Esnaola, Morcillo, Rodellar, Urkizu (Galán, 77'), Martins (Iriondo, 80'), Eizmendi, Ozkoidi (Alonso, 73'), Alain Barrón.
GOLAK: 0-1: Eizmendi (17'). 0-2: Azkoiti (50'). 0-3: Eizmendi (93').
Garaipen sendagarria eskuratu du igande eguerdian Real Unionek. Getafen irabazi du, etxetik kanpoko aurrekari txarrak alde batera utzita. Nagusi izan dira txuribeltzak, eta garaipen argia lortu dute. Getafek izan du lehen aukera, Wandersonen jaurtiketarekin. Segidan, Unionek abantaila hartu du markagailuan. Eneko Eizmendik sartu du gola, 17.minutuan, Barrónen erdiratzea baliatuta. Taldearen hobekuntza orokorra eragin du golak. Konfiantza eman die jokalari txuribeltzei. Bigarren gola sartzeko abaguneak izan dituzte Azkoitik eta Ozkoidik. Dena den, Getafek ere hurbil izan du berdinketa. Borja Galánek eta Arcasek izan dituzte aukera onenak.
Bigarren zatia hasi bezain pronto, gol lasaigarria sartu du Mikel Azkoitik, 50.minutuan. Martinsek ateratako korner batean izan da. Abantailarekin eroso, Getafe baino gehiago izan da Union bigarren zati osoan zehar. Hala ere, lehiara bueltatzeko aukera izan du etxeko taldeak, zutoinera bidali baitu baloia Ianek, 70.ean. Unionek ere behin baino gehiagotan izan du hurbil gola. Urkizuk eta Jorge Galánek eskura izan dute hirugarrena, baina azkenean Eneko Eizmendik egin du, luzapenean. Hogei puntu ditu jada Real Unionek, eta sailkapeneko bosgarren tokian dago orain. Puntu bakar bat gehiago du Amorebieta laugarren sailkatuak.
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...