GARAIPEN BIKAINA KONFIDANTZA BERRESKURATZEKO
Futbola

GARAIPEN BIKAINA KONFIDANTZA BERRESKURATZEKO

 Real Unionek 4-0 irabazi zuen Langreoren aurka eta berriro ere Izarrarekin berdinduta promozio postuetan kokatzen da 

Behar zuten. Taldeak, zalegoak, zuzendaritzak eta hiriak ere Real Unionen garaipena behar zuen. Athletic Bri Stadium Galen abenduan irabazi ostean, talde txuribeltzak gaur arte ez zuen beste garaipenik lortu, besteak beste, hori zen egoera txar honetan murgiltzearen arrazoietako bat. Baina larunbatean guzti hori ahazte lortu zuten, neurketa irabaztera irten ziren Alberto Iturralderen mutilak eta 4-0 sendo batekin mesfidantza guztiak ahaztu zituzten.

Bikain hasi zuen Real Unionek partidua, baloiaren jabetza beregan zuen eta erasoko aukera guztiak Langreoren atean sortzen ziren. Lau aukera desberdin izan ondoren, 12.minutuan Yoel Solaren gola iritsi zen. Ondo jokatzen ari zen Real Union eta Solaren golak arnas eta konfidantza areagotu zuen. Hamar minutu geroago, Urkizu izan zen bigarren golaren arduraduna eta 37.minutuan, Etxaburuk 3-0ekoa egin zuen. 3-0 iritsi zen atsedenaldira neurketa, Real Unionen denboraldiko joko onenarekin.

Atsedenaldiaren ondoren, Real Unionek baloia eta jokoa lasaitzen jakin zuen, betiere neurketa kontrolpean zuten. Aukerak izaten jarraitzen zuen talde txuribeltzak eta 55.minutuan Ekhi Senarrek Iñaki Urkizuren erdiraketa bat baliatuz arratsaldeko laugarren gola eskuratu zuen. Laugarren golarekin, norgehiagokaren erritmoak behera egin zuen eta aukera gehiagorik gabe partidua bukatu zen.

Behar beharrezko arratsaldea izan zen Real Unionentzat are gehiago Gernikaren eta Izarraren emaitzak kontutan izanik. Bizkaitarrek 1-1 berdindu zuten Mirandesen aurka eta nafarrek 0-0 berdindu zuten ere. Horrela, 35 punturekin Real Unionek Gernika aurreratzen du eta Izarrarekin puntuetan berdinduta promozio postuetara bueltatu da. Orain bost dira Real Unioni geratzen zaizkion finalak, hurrena ostiralean Sporting Bren aurka etxetik kanpo.  

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN

Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”

Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko

Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK CORNELLA GARAITU ZUEN GALEN

Alex Cerdák sartutako golari esker, hiru puntuak etxean gelditu ziren

Urtarriletik garaipenik batu gabe egon ondotik, Real Unionek Cornella garaitu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika