GIPUZKOAKO LEHIAKETAK BI ASTEZ BERTAN BEHERA

Covid-19aren hedapena kontuan hartuta, Gipuzkoako Federazio desberdinek Lurralde mailako lehiaketak bi astez bertan behera uztea erabaki dute. 

Gipuzkoako egoera egunetik egunera okerragoa da. Gero eta herri gehiago alerta gorrian sartzen ari dira Covid-19aren hedapenaren ondorioz, horregatik, Gipuzkoako Federazio desberdinek, lehiaketak bi astez eteteko neurri murritzailea adostu dute. Arduraz jokatzeko unea da, eta egoera kontuan izanik, Gipuzkoako kirol desberdinetako federazioek kirolarien osasuna beste ezerren aurretik jarri dute.

Horrela, Bidasoa eskualdeko eskubaloi, futbol eta saskibaloi taldeen, asteburu honetan eta hurrengo astean jokatu beharreko neurketak bertan behera geratzen dira. Hondarribia Futbol Elkarteak, Dunboa-Eguzkik, Hondarribia F.E-ak, Real Unionek, Mariñok, Landetxak, Erroibidek, Hondarribia Ikasbasketek, Ilcapo Hondarribiak, Bidasoak eta Txingudi Egaindarrek penaz jaso dute albistea, baina, Federazioek adierazitakoa ardura guztiarekin onartu dute.

Ipar Euskal Herrian hiru asteko atsedenaldia 

Hendaiako kirol taldeen neurketak ere bertan behera geratu dira; hauek, ordea, hiru astez itxaron beharko dute lehiaketetara bueltatzeko. Atzo, Frantziako Gobernutik etxeratze agindua ezarri zuten Hendaia, Biriatu eta Urruñean; horren ondotik, Kiroldegiak 21:00etan itxita egon beharko dira eta lehiaketak hiru astez bertan behera geratuko dira.

Kasu honetan, Hendaiako Estadioko bi taldeak (eskubaloia eta errugbia), Hendaia Basket Ball eta Les Englantins izango dira kaltetuak. Gogoratu beharra dugu, lehen lau taldeetan, Covidaren ondorioz, neurketaren bat atzeratu behar izan dutela eta beren taldeetan kasuren bat atzeman dutela ere bai.

JAIZUBIA ZALDIKETA ESKOLAK EMAITZA EZIN HOBEAK LORTU ZITUEN II ANAGAN KOPAN

Zizurren jokatu zuten II Anagan Kopako bigarren fasea eta bi jardunaldietan garaipenak eskuratu zituen Irungo klubak

Euskadiko Hipika Federazioak...

HELENE ROBLESEK GARAIPEN BIKOITZA LORTU DU JOLASETAN ETA OBERENAN

Azken bi asteburuetan Tenis Badia klubean ari den Roblesek bi garaipen eskuratu ditu, Jolasetan eta Oberenan jokatutako Alebin mailako Openean

Tenis...

JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK II. ANAGAN KOPAKO BIGARREN FASEA JOKATUKO DU ZIZURREN

Lehiaketa hirugarren kategoriakoa da eta Irundik 40 bat zaldizkok eta amazonak hartuko dute parte

Euskadiko Hipika Federazioak lau egoitzatan antolatzen du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika