GORUNTZ BEGIRA SEIGARREN POSTURA IGO DA ERROIBIDE
Saskibaloia

GORUNTZ BEGIRA SEIGARREN POSTURA IGO DA ERROIBIDE

Igoera postuetara hurbiltzeko norgehiagoka garrantzitsua zen igandekoa. Bi taldeak sailkapeneko seigarren postura igo nahi zuten baina bakarrak lor zezaken eta Erroibide izan zen garaile.

Sergio Martinen mutilek lau laurdenak irabazi zituzte, norgehiagoka hasieratik menderatu zuten seinale. Seriotasun handirekin irten ziren kantxara eta behin markagailuan aurretik jarri eta gero, bizkaitarrak ez ziren berriro ere aurretik jarri. Hala ere, lehen zatia oso berdinduta egon zen, atsedenaldira 36-31ko markagailuarekin bukatu zen, edonork irabazteko moduan.

Baina saskibaloiko partidu asko hirugarren laurdenean irabazten direla esan ohi da eta horixe egin zuen Erroibidek. Defentsan eta errebotean oso ongi ibili ziren irundarrak eta erasoan argi aurkitzen zituzten saskiraketak. Horrela, hirugarren laurdena 53-42 bukatu zen.

Ordea bizkaitarrek ez zuten partidua galdutzat eman eta laugarren laurdenean sei puntutara hurbildu ziren. Norgehiagoka estuen zegoen unean, partidua narrastu zen eta Askartzaren antolatzailea kanporatu egin zuten. Ordutik, azken minutuak maisutasunarekin gobernatu zuten irundarrak eta 66-54ko garaipena lortu zuen.

Alor pertsonalean, Erroibideko Amaury Martinez jokalaria partiduko saskiratzaile nagusiena izan zen 33 punturekin, taldearen erdia.

Esan bezala, talde irundarra seigarren postura igotzen da. Hurrengo norgehiagoka Mungian jokatuko dute, sailkapeneko laugarrenaren aurka. Irabaztekotan, igoera faseko postuak garaipen batera izango lituzkete.  

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?
Saskibaloia

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?

Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.

Hiru hilabete...

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK

Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
Saskibaloia

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika