HIRU PUNTU IHES EGIN ZUTEN TORRELAVEGAN
Futbola

HIRU PUNTU IHES EGIN ZUTEN TORRELAVEGAN

Beste bi puntu ihes egiten dutela eta beste berdinketa bat etxetik kanpo eskuratzen duela talde irundarrak. Tuteran 2-2 berdindu ostean, Torrelavegara bidaiatu eta 1-1 berdinketa eskuratu zuen Gimnastikaren aurka. 77.minutuan markagailuan aurretik jarri eta gero, etxeko taldeak 92.minutuan berdinketaren gola eskuratu zuen.

Norgehiagoka primeran hasi zuen talde irundarrak, aukerak edukitzen eta jokoan nagusitzen, baina Gimnastika talde gogorra da eta partiduak narrasten maisuak dira. Eta beste behin, hala egin zuten, norgehiagokaren erritmoa geldotu zuten eta horrekin batera, aukerak murriztu ziren. 11.minututik aurrera partiduak ez zuen zeresan handirik, esanguratsuena 30.minutuan etxeko taldeari baliogabetu zioten gola izan zen.

Bigarren zatian, Real Unionek zutoinera bidali zuen jaurtiketa bat eta berriro ere norgehiagokaren jabe egin ziren. Juan Dominguezek Etxaburu sartu zuen berdegunean eta baloiaren jabetza handitu zen. Horrela, 77.minutuan Ekhi Senarrek sarera bidali zuen baloia eta irundarrak aurretik jarri ziren.

Bazirudien norgehiagoka 0-1ekoarekin bukatu zela, baina aurreko lerroetan aipatu bezala, 92.minutuan, azken hasperenean, Primok 1-1ekoa eskuratu zuen. Beste bi puntuk ihes egiten zutela.

Berdinketa honen bidez, Real Union sailkapeneko 12. postuan kokatzen da, 23 punturekin, promozio postuekiko bost puntutara. Hurrengo arerioa Amorebieta taldea izango da, larunbatean 16.30tan Stadium Galen. 

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika