Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
11 Ira, 2017
Uste baino maila apalagoa eman du Hondarribia Arraun Elkarteak Kontxako Banderako bigarren jardunaldian. Laugarren tokian amaitu du, bandera eskuratzeko lehiatik oso urrun. Urdaibairekiko lau segundoko desabantaila zekarren Ama Guadalupekoak lehen jardunalditik. Bigarrenean, eragozpen handiei aurre egin behar izan die. Alde batetik, eta arerioek bezalaxe, itsaso harroari eta tamaina handiko olatuei. Bestetik, lehen kalea, inork nahi ez zuena egokitu zaio.
Lehen metroetan besterik ez diete eutsi berdeek Ohorezko Txandako onenen erritmoari. Ziabogara heltzerako, lehiatik kanpo zeuden jada. Urdaibairen eta Orioren artekoa izan da bandera eskuratzeko norgehiagoka, eta horiek irabazi dute azkenean, urdinekiko hamar segundoko desabantaila handiari buelta eman eta gero. Oriok minutu eta hogei segundo atera dizkio azkenean Hondarribiari. Mikel Orbañanosen taldeak ligako azken asteburuan jarriko ditu orain itxaropenak. Bi estropada geratzen dira, eta hiru puntuko desabantaila du Hondarribiak Urdaibairekiko.
Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...
9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak
Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...