HONDARRIBIA HIRUGARREN ETA BANDERA JOMUGAN
Arrauna

HONDARRIBIA HIRUGARREN ETA BANDERA JOMUGAN

Gizonezkoen Kontxako Estropadaren sailkapen proban ez zen sorpresarik egon, faboritoak zirenak eta Zarautz sailkatu ziren datozen bi asteetako lehiarako. Hondarribia hirugarren bukatu zuen, Zierbenaren, eguneko garailearen, lau segunduetara.

Sasoiko iritsi da Hondarribia Arraun Elkarteko trainerua denboraldiko azken zatira. Hasiera batean, bazirudien liga galdutzat zutela bigarren jardunaldian azken postuan bukatu ondoren, baina, jardunaldiak aurrera egin ahala, Mikel Orbañanosen tripulazioak mailaz gora egin du eta txapelketako talde erregularrenetarikoa dela demostratu dute. Gaurkoan, sasoi bikainean jarraitzen dutela berretsi dute Kontxako Estropadako sailkapen proban hirugarren postuan bukatuz.

Zierbena izan da eguneko traineru azkarrena. ‘Galipo’-ek 19:45:00eko denbora markatu zuten eta hauen atzetik, hiru segunduetara Orio sailkatu da. Oriotarrak azken asteetako arantza kendu nahi izan dute eta hamarrenengatik Hondarribia menderatu dute. Hondarribiren atzetik, Santurtzi sailkatu da Zierbenarekiko 14 segundu utzita, eta Urdaibai izan da bostgarren postuan bukatu duen eskifaia.

Bostgarren postutik aurrera, abaniko ederra irekitzen zen bi postu lortzeko. Lehena, Cabok lortu da eta bigarrena, sorpresaz baina meritu guztiarekin, Zarautzentzat izan da. Ondarroa hurbil izan dute Zarauztarrek, baina hiru segunduko galdu eta gero, bizkaitarrak inork ez duen postuan bukatu dute, zortzigarrenean hain zuzen.

Igandean hasiko da arraun munduko bandera preziatuenaren lehia, eta zoriak erabaki du ‘Ama Guadalupekoa’ bigarren txandan Orio, Cabo eta Zierbenarekin aritzea. Aurretik, lehen txandan, Donostiarra, Zarautz, Santurtzi eta Bermeok arraun egingo dute.

DENBORAK:

1. Zierbena 19:45.18

2. Orio 19.49.06

3. Hondarribia 19:49.94

4. Santurtzi 19:58.24

5. Urdaibai 19:59.56

6. Cabo: 20:06.64

7. Zarautz 20:16.94

8. Ondarroa 20:19.26

9. Ares 20:26.76

10.Lekittarra 20:30.54

11.Pedreña 20:34.50

12.San Pedro 20:38.52

13.Samertolameu 20:44.46

14.Tirán 20:48.36

15.Kaiku 20:48.88

16.San Juan 21:04.78

17.Deustu 21:04.92

18.Getaria 21:10.12

19.Zumaia 21:12.92

20.Mutriku 21:38.88

21. Hibaika 22:20.52 

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN
Arrauna

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN

Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak

Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK
Arrauna

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK

Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa

Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN
Arrauna

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN

Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia

Euskadiko aulki mugikorreko...

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN
Arrauna

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN

Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea

Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN
Arrauna

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN

Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan

Aulki mugikorreko arraunlariek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika