HUTSEK BIDASOA BIGARREN EMAITZEN ZAIN UZTEN DUTE
Eskubaloia

HUTSEK BIDASOA BIGARREN EMAITZEN ZAIN UZTEN DUTE

26 - Liberbank Cuenca: Leo Maciel (Kilian Ramírez); Dutra (4, 1p), Doldán (4), Baronetto (3), Óscar Río (1p), Sergio López (2), Ángel Montero (4); David Mendoza, Hugo López, Moscariello (1), Thiago Alves (6), Nolasco y Eskericic (1).

25 - Bidasoa Irún: Rangel (Ledo); Cavero (6, 1p), Crowley (2), Esteban Salinas (1), Barthe, Sergio de la Salud (4), Thomas Tesoriere; Mikel Zabala, Iker Serrano (4), Leo Renaud (1), Rodrigo Salinas (6) y Azkue (1). 

Boladetakoa izan zen atzo El Sargalen jokatu zen partidua. Bidasoak Rudi Seriren eta Kauldi Odriozolaren bajekin bidaiatu zuen Cuencara Asobal Kopan sailkatzeko behar zuen puntua eskuratzeko eta azkenean, partidu osoan egindako hutsek bi puntuak etxean geratzea baimendu zuten.

Norgehiagoka Angel Montoreren bi golekin hasi zen. 2 metro eta 10 zentimetro neurtzen duen jokalariak erraz lortu zuen Rangelen atea zulatzea, baina bostgarren minutura 2-4ko markagailuarekin iritsi zen, Sergio de la Saludek eta Adrian Crowleyk partidua berdindu zuten. Hasiera ona izan zuen Bidasoak norgehiagokan, izan ere, hiru minutu geroago, irundarrek partidan izango zuten errentarik handiena lortu zuten (3-6).

Baina hurrengo minutuetan, LiberBank Ciudad Encantadaren defentsak aurrera egin zuen, Bidasoaren erasoak ez zuen funtzionatzen eta Dutra eta Thiago Alves brasildarren golek markagailuari buelta eman zioten 15.minutuan (8-7) eta honekin batera, Jacobo Cuetararen hutsartea.

Normalean, hutsarteak eskatu ondoren taldearen erreakzioa iristen da, baina kasu honetan norgehiagoka berdin jarraitzen zuen, arazoak erasoan eta defentsan. Azken alor honetan, Tesorieren bi minutuko kaleratzearekin areagotu ziren eta etxekoek beste bi gol eskuratu zituzten. Defentsako arazoak konpondu nahian, Bidasoaren entrenatzaileak 5 eta 1eko defentsa ezarri zuen, Mikel Zabala defentsaren aurrealdean jarriz, eta orduan bai, taldeak erreakzionatu zuen. Rodrigo Salinasek, Iker Serranok eta Iñaki Caverok eskuratutako golen bitartez, 0-3ko partziala lortu zuten eta markagailuan aurretik jarri ziren (9-10). Lidio Jimenez, kuenkatarren entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen arren, Iñaki Caverok zazpi metroko jaurtiketa baten bitartez 10-12ko markagailua ezarri zuen 25.minutan. Ostera, azken unean etxekoek Bidasoak lortutako partzialari erantzun zien, hiru gol eskuratu zituen eta atsedenaldira 13-13ko berdinketarekin iritsi zen norgehiagoka.

Etenaldiaren ondoren, talde irundarrak arazo asko aurkitu zituen partiduaren erritmoa jarraitzeko. Mikel Zabala bi minutu kaleratu zuten eta LiberBank Ciudad Encantadak ongi baliatu zuen jokalari bat gehiagorekin jokatu zituen minutuak. Leo Dutrak, Asobal Ligako golegile nagusiak, bi gol sartu zuen eta hurrengo jokaldian Sergio Lopezek beste gol bat lortu zuen. Bigarren zatiko lehen hamar minutuak igarota, Cuetarak beste hustarte bat eskatzeko beharra ikusi zuen. Baina lehen zatiaren antzera, hutsarteak ez zuen bere funtzioa bete eta etxeko taldeak bost goleko distantzia hartu zuen markagailuan (21-16).

Eta norgehiagokako unerik zailena zirudienean, 0-4ko partzial berri bat lortu zuen Bidasoak, De la Salud eta Serrano protagonista zirelarik (21-20, 19.minutuan). Barthek, Caverok eta Esteban Salinasek Bidasoa aurretik jartzeko aukera izan zuten, baina ez zuten asmatu Kilian Ramirez atezain gaztearen aurrean. Thiago Alvesek ordea Rangel Luan gainditu zuen eta 23-21ko ezarri zuen partidua bukatzeko sei minutu faltan.

Dutra bi minutu kaleratu zuten epaileek eta Caverok eta Serranok norgehiagoka berdindu zuten (23-23). Thiago Alvesek enegarrenez Bidasoaren defentsa baino azkarragoa izan zen eta bere seigarren gola eskuratu zuen eta de la Sauldek eta Rangelek, euren zelaiatik, ez zuten asmatu atezainik gabe zegoen atean gola sartzen.

Bidasoak puntu bat lortzeko aukera handiekin iritsi zen, baina norgehiagoka amaierara iristeko minutu baten faltan, Baronettok 26-24ko markagailua jartzen zuen gola eskuratu zuen. Mikel Zabalak 15 segundu faltan gol bateko errenta jarri zuen eta Bidasoak baloia lapurtzeko gai izan zen arren, Sergio de la Saludek ezin izan zuen berdinketa lortu urruneko faltan baten bidez. Amaieran 26-25 etxeko taldearentzat.

Bidasoak denboraldiaren lehen erdira porrotarekin iristen da eta Bada Huescak Palau Blaugranan bi puntuak ez ateratzea itxaron beharko dute Asobal Kopako bileteetako bat lortzeko.  

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”

Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko

Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN
Eskubaloia

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN

Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean

Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean...

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN
Eskubaloia

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN

Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak

Bidasoak ezin izan...

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU
Eskubaloia

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU

Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak...

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”

Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu...

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE

Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek

Euskadiko Jubenil...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika