05 Uzt, 2015
Sailkapenaren buruan hartu zuen Hondarribia Arraun Elkarteak Galiziarako bidea, eta lidergo hori sendotuta itzuli da etxera. Zortzi puntuko aldea du orain Urdaibairekiko. Gainera, Oriok atzera egin du, seigarren posturaino. Lidergoa egonkortzeaz gain, beste bandera bat ekarri dute berdeek Hondarribira, denboraldiko bigarrena. Larunbatean eskuratu dute, Sanxenxoko estropada eremuan.
Haizeak baldintzatutako estropada izan da Sanxenxokoa. Hondarribiak nagusitasunez irabazi du ohorezko txanda, baina aurrekoan aritutako traineruekin izan du lehiarik handiena, baldintza hobeak izan dituztelako. Ondo estutu ondoren gainditu du Ama Guadalupekoak Caboko ontzia, segundo eta erdiko aldearekin. Baina Boiroko taldea, San Juan, Tiran eta Astillero, ohorezko txandako gainerako aurkarien aurretik gelditu dira. Horrek mesede egin dio Hondarribiari, sailkapenari dagokionez.
Igandean, bezperan galdutakoaren zati bat berreskuratu du Urdaibaik, Moañako Bandera astinduta. Lehen txandan irten da, hasieratik ihes egin du, eta erlojuaren kontrako lasterketa borobila egin du. Ohorezko txandan, Hondarribiak bermeotarren erreferentziaren aurka lehiatu behar izan du. Ahalegina egin duen arren, hiru segundo galdu ditu helmugan. Bigarren izan dira berdeak Moañako sailkapenean. Puntu sorta bildu dute Galizian, eta indartsu iritsiko dira Kantauri itsasoko lehen estropadetara.
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia
Euskadiko aulki mugikorreko...
Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea
Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...