IRUNE MUGURUZAK BIGARREN POSTUAN BUKATU DU 18 URTEZ AZPIKOEN ESPAINIAKO TXAPELKETA

400 metroko hesien proban, atleta irundarrak Tarragonan ospatu berri den 18 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan bigarren denbora azkarrena egin du.

Asteburuan zehar, Tarragonako Natalia Rodriguez atletismoko pistak Espainiako 18 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa jaso du eta bertan, Bidasoa Atletiko Taldeko partaide bakarrak parte hartu du, Irune Muguruza irundarra, hain zuzen.

Irune Muguruza inertzia onarekin heldu da Espainiako Txapelketa, Durangon Euskadiko Txapelketa irabaztetik eta marka personala egitetik zetorren (1.02:21). Helburu berarekin bidaiatu zuen Muguruzak Tarragonara, txapelketa irabaztekoarekin; irundarrak, ordea, zilarrezko dominarekin konformatu behar izan zuen.

Muguruza aise sailkatu da finalean, 1.04:18-ko denbora eginez Jone Isusi eta Leire Bisquerten aurretik bukatu du. Finala, aldiz, ez da klasifikatoria bezain erraza izan. Azken metroak arte garaipena lortzeko aukerak izan ditu Muguruzak, baina, Belen Garciak aurre hartu dio.

Lasterketa aparta izan da, bigarren postua atleta gutxi batzuek lortzen duten balentria da, are gehiago, duela astebete ezarritako marka pertsonala berriz hobetzen baduzu (1.01:81-ko denbora egin zuen). Zentesimen kontua izan da; izan ere, Belen Garciak lehen postuan bukatu du 1.01:54-ko denbora markatuz eta hirugarrena izan den Marina Perezek 1.01.99-ko denboran gelditu du kronoa. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika