JAINKOAK GIZAKI BILAKATU ZIREN
Eskubaloia

JAINKOAK GIZAKI BILAKATU ZIREN

Bartzelonak asko izerditu behar izan zuen atzo Bidasoa garaitzeko, neurketa osoa oso parekatua izan zen, baina azkenean 17-21 Bartzelonaren alde bukatu zen partidua

17- Bidasoa-Irun (9+8) : Ledo (p), Zabala (3), Kauldi, Serrano (1), De la Salud (2), Rodrigo Salinas (1), Seri (1), –hasierako zazpikoa-, Rangel (ps), Cavero (1), Aldaba, Esteban Salinas (2), Barthe, Renaud (1, de p.), Azkue (5) y Tesoriere.

21- Barça Lassa (9+12): Moller (p), Gómez (4, 2 de p.), Petrus (1), Mem (5), Ilic (1), Palmarsson (2), Fabregas (1) –hasierako zazpikoa-, Pérez de Vargas (ps), Víctor Tomás, Entrerríos (1), Andersson, Ariño, N’Guessan (3), Syprzak (2), Dolenec (1, de p.) y Brito. 

Norgehiagoka gogoangarria izan zen atzokoa, zaletasuna eta zirrara sortzen duen horietakoa. Bigarren aldiz denboraldi honetan Artalekuko lehiatiletan “Sarrerarik ez” karteltxoa ateratzen zutela, garai oparoetako lurrin usaia nabaritzen zen. Artalekura hurbildu zen pertsona orok goi mailako eskubaloiaz gozatzeko aukera izan zuen; erritmo handiko norgehiagoka, defentsa bortitzak eta ateetan bi atezain ikusgarri, Kevin Moller erraldoia eta Xoan Ledo bertutetsua.

Lehen zatia oso parekatua izan zen, bi taldeek defentsa gogorrak burutu zituzten eta zirrikitu bat aurkitzen zutenean atezainek erantzun paregabeak ematen zituzten. Ahalguztiduna zirudien taldea txikitu egin zen eta Bidasoak garaipenean sinisten hasi zen. Lehen 30 minutuetan bi desabantaila izan zuen etxeko taldeak, 2-4koa 8.minutuan eta 4-6koa 15.minutuan, baina bi kasuetan, partzialak berdintzeko eta markagailuan aurretik jartzeko indarra ere izan zuten Esteban Salinasen gol baten eskutik (8-7). Hori bai, Xavi Pascualen taldeak bere maisutasuna erakutsi zuen lehen zatiko azken minutuetan eta atsedenaldia 9-9ko berdinketarekin iritsi zen. Bidasoa oso oso bizirik eta Artaleku liluratuta.

Bigarren zatia ordea maldan gora hasi zitzaion Bidasoari eta ondorioz, Jacobo Cuetarak hirugarren minutuan hutsartea eskatu behar izan zuen (9-12). Bazirudien Bartzelonak martxa berri bat sartuta zuela eta irundarren esperantzak xahutuko zituztela, baina atzo Bidasoak Asobal Ligako bigarren sailkatua zergatik den erakutsi zuen. Bartzelonaren erasoa henegarrenez gelditzeko indarrak izan zituzten eta gol bateko aldera hurbildu ziren, Iker Serrano eta Sergio de la Saluden golen bitartez eta Xoan Ledoren 7 metroko jaurtiketa bat gelditu eta gero (12-13, 13.min).

Berriro ere Artalekuk eztanda egin zuen, Bartzelona irabaztea posible zela sinistu zuten, baina jokalari onak momentu zailenetan agertzen dira, eta Raul Entrerriosen gidaritzapean kataluniarrek 2-5eko partzial berri bat eskuratu zuten 54.minutuan. Azken partzial horrek, neurketa Bartzelonaren kontrolpean egotea ahalbidetu zuen eta azkenean 17-21ko markagailuarekin irundik bi puntu ihes egin zuten. Hori bai, azken minutuan Artalekuko zaleek txalo zaparrada itzela eskeini zioten taldeari, egindako partiduaren ostean merezitako saria.

19.jardunaldiaren norgehiagoka aurreratu honen ostean, Bidasoak datorren larunbatean Granollersera bidaituko du Palau D’Esportsen Fraikin Granollersen aurka lehiatzeko. Hau da, Asobal Ligako bigarren sailkatua, Bidasoa, hirugarren sailkatuaren aurka, Fraikin Granollers; beste goi mailako neurketa bat.  

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika