Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...
17 Abe, 2017
REAL UNION: Otaño, Estrada, Aimar, Ekhi, Urkizu, Rodellar, Alonso (Martins, 82'), El Haddadi (Hernaez, 63'), Juan Dominguez, Capelete (Letamendia, 71'), Galán.
RACING: Crespo, Corcoles, Castañeda, Gandara, De la Fuente, Granero, Oscar Fernandez (Rivero, 84'), Sergio Ruiz, Juanjo, Dani Aquino, Heber Pena (Badiola, 80').
GOLAK: 0-1: Granero (10'). 1-1: Galán (42'). 1-2: Sergio Ruiz (51'). 1-3: Oscar Fernandez (53').
EPAILEA: Galech Apezteguia. Txartel horiak: Galán, Juan Domínguez (Real Union); Corcoles (Racing).
Jose Luis Ribera entrenatzaileak ezin izan du Real Unionen beheraldia gelditu. Azken bi neurketak galduta, promozio postuan bukatu dute txuribeltzek ligako lehen itzulia. Zazpi jardunaldi daramatza Unionek irabazi gabe; lau porrot segidan. Azkena, Racing-en aurkakoa, Stadium Galen. Momentu onak eduki ditu Irungo taldeak, tarteka. Erasoan, batez ere, intentsitate handiarekin aritu da, eta abaguneak sortzeko gaitasuna erakutsi du. Defentsan, berriz, hutsuneak utzi ditu, eta ahul ibili da.
Lehen hamar minutuetan itxura ona eman ondoren, gola jaso du Real Unionek. Granerok abantaila eman dio kanpoko taldeari, burukada batekin. Kolpea jasota ere, irundarrek ez dute iparra galdu, lanean jarraitu dute, eta atsedenaldia iritsi aurretik, banakoa sartu du Galanek, El Haddadiren erdiratzea baliatuta. Jokaldi ona izan da, eta gola ederra.
Bigarren zatiaren hasieran, lehenengoan baino are itxura hobea eman du Real Unionek. Momenturik onenean, alabaina, bigarren gola jaso du, eta kolpea barneratzeko denborarik gabe, ia, hirugarrena. Real Unionen defentsako ahultasunari etekina atera dio Racing-ek, eraginkortasun handiarekin. Hortik aurrera, nagusi izan da Santanderko taldea. Eroso ibili da, eta mendean eduki du Union. Entrenatzaile aldaketak ez ditu kezkak uxatu, momentuz.
Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...
1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra
CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...
Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek
Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...
Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko
Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...