Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
06 Mai, 2019 Irun, Futbol, Real Union, Segunda Division B, Vitoria
Real Unionek 2-0 garaitu zuen Vitoria eta 41 punturekin jeitsiera postuak 8 puntutara aldendu dituzte. Getxoko Arenasen puntu berak dituzte denboraldia amaitzeko bi jardunaldiren faltan
2.B mailan mantentzeko ibilbidean jarraitzen du Real Unionek larunbatean Vitoria taldea 2-0 irabazi ostean. Alberto Iturralderen mutilek neurketa serio bat jokatu zuten eta bigarren zatian neurketa osoan zehar izandako aukerak gauzatu zituzten. 41 punturekin Getxoko Arenasekin berdinduta daude eta bi jardunaldi geratzen dira soilik denboraldia bukatzeko, Hil ala biziko bi jardunaldi.
Neurketa ondo hasi zuen talde txuribeltzak, lehen hiru minutuetan bi aukera izan zituen markagailuan aurreratzeko baina ez ziren gauzatzeko gai izan. Vitoriak bai ala bai garaipena behar zuen eta neurketa irabaztera irten ziren ere. Asko zuten jokoan gasteiztarrak eta markagailuan aurreratzeko aukerak izan zituzten ere. Urduritasuna nabaritzen zen bi taldeetan eta horrek berdegunean jaberik ez izatea baldintzatu zuen. Aukera argirik gabe lehen 45 minutuak bukatu ziren.
Aldageletatik bueltan, jokoak berdin jarraitu zuen, Vitoriak eta Real Unionek ez zuten gehiegi arriskatu nahi. Baina minutuak aurrera egiten zutelarik, Real Unionek erritmo gehiago ezarri zuen berdegunean. Horrela, 70.minutuan Real Unionen lehen gola iritsi zen Jon Ceberioren oinetatik eta minutu bat geroago, Alain Eizmendiren egindako jaurtiketa sareetara joan zen. Minutu batean 2-0 jarri ziren, partidua hautsi eta itxi. Minutu hartatik aurrera, Real Unionek baloiaren jabetza kudeatu zuen eta apuro handirik pasa gabe neurketa amaierara iritsi zen.
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...