31 Abu, 2015
Etxeko lanak egin ditu Hondarribia Arraun Elkarteak, Kontxako Banderaren lehiari ekin aurretik. San Miguel Liga erabakita utzi du, Bilboko banderaren eta Zierbenako bigarren postuaren ondoren. Erabateko hondamendiak bakarrik ekidin dezake Hondarribiaren garaipena ligan. Hemezortzi puntuko aldea du sailkapenean. Kontuan hartu behar da azken bi jardunaldietan lehen zortzi ontziek bakarrik parte hartuko dutela. Horrek esan nahi du, gutxienez bost puntu lortuko dituela Ama Guadalupekoak jardunaldi bakoitzean. Urdaibaik duen aukera bakarra da epaileek ontzi berdea kanporatzea, arauz kanpoko maniobra egiteagatik, esaterako.
Larunbatean denboraldiko hamaikagarren bandera astindu zuten berdeek, seigarrena segidan. Bilboko erlojuaren kontrakoan, Urdaibaik baino hiru segundo gutxiago behar izan zituen Ama Guadalupekoak ibilbidea osatzeko. Atzo aurkariak aurrea hartu zion. Bermeotarrek irabazi zuten Petronor Bandera Zierbenan. Garaipen argia izan zen, hamar segundoko abantailarekin gurutzatu baitzituzten helmugako balizak.
Alde batera utziko du orain Hondarribiak San Miguel Liga. Iraileko lehen bi asteburuetan Kontxako Bandera preziatua egongo da jokoan. Parte hartzeko, sailkapen estropadako tramitea gainditu beharko du lehenengo Ama Guadalupekoak. Ostegunean izango da, arratsaldeko seietan. Erlojuaren kontrako proba izango da. Zazpi onenen artean egon beharko du Hondarribiak Kontxan sartzeko, zortzigarren ontzia Donostiarra izango baita.
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia
Euskadiko aulki mugikorreko...
Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea
Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...
Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan
Aulki mugikorreko arraunlariek...