11 Aza, 2015
ATHLETIC B: Amaia Peña, Irati (Maitane 64'), Sierra (Naroa 76'), Sara (Jone Rodríguez 68'), Bea, Jone Ibañez, Damaris, Oihane, Eider (June 71'), Leyre, Leia.
MARIñO: Laura, Carla (Ey 46'), Udane, Lide, Erkuden (Maialen 58'), Nekane, Sara, Maddi, Marina (Itzel 68'), Gorbea, Uxue.
GOLAK: 1-0: Leia(18'). 2-0: Leia (21'). 3-0: Leia(63'): 3-1: Sara (75').
Bost partida jarraian berdindu ondoren, lehen garaipena lortu zuen Mariñok joan den jardunaldian. Baina oraingoan amore eman behar izan du Lezaman, Athletic B filial indartsuaren aurrean. Itxura ona eman zuten urdinek neurketaren hasieran. Baina hiru minutuko tartean, ihes egin zien neurketak. Bi gol sartu zituen Leiak, 18.ean eta 21.ean. Kolpe latza izan zen irundarrentzat.
Bigarren zatian arriskatu behar izan zuen Mariñok, eta hutsune gehiago utzi zizkion etxeko taldeari. Zuri-gorriek ez zuten aukera alferrik galdu, eta hirugarren golarekin norgehiagoka erabaki zuten, 63.minutuan. Leiak hat trick-a borobildu zuen. Sara Olaizolak aldea murriztu zuen hamabi minutu beranduago, baina berandu zen Mariñorentzat. Emakumeen Bigarren Mailako sailkapenean, zortzigarren postuan daude orain urdinak, eta Peñas Oscense azken sailkatua hartuko dute igandean Landetxan (12:00).
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...