Orioko jaitsiera irabazi du Hondarribiak
Arrauna

Orioko jaitsiera irabazi du Hondarribiak

Hondarribia Arraun Elkarteko “Ama Guadalupekoak” irabazi du Oriaren XXIV.Traineru Jaitsiera, gizonezkoen maila nagusian. Segundo bakarreko aldea atera dio, hori bai, Zierbenako ontziari. Bost gehiago behar izan ditu Oriok, etxeko ontziak.

Emakumeetan, Hondarribiko ontzia bosgarren izan da, San Juan, Orio, Donostia eta Hibaikaren atzetik. San Juanek 45 segundoko aldea atera badio ere, Hibaikarekiko bost baino ez dituzte galdu berdeek. Hortaz, onenekin lehiatu ahal izateko bidean dira hondarribiarrak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika