Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...
10 Mai, 2015
CONQUENSE: Bernabé, Sendoa, Omar, Picón, Chema, Vicente, Airam, Salero (Ivan, 81'), Vega (Daniel, 74'), Kike (Varela, 60'), Karim.
REAL UNION: Tena, Urkizu (Seguin, 71'), Aimar, Esnaola, Morcillo, Rodellar (Mikel Alonso, 58'), Mujika, Eneko Romo, Juan Domínguez, Silas, Galán (Goikoetxea, 58').
GOLAK: 1-0: Galán (37'). 1-1: Vicente (40). 2-1: Airam (53'). 3-1: Vicente (81').
Real Unionek ez du bere lana bete. Maila galdu duen Conquenseren aurka galdu du, norgehiagoka kaskarra egin ondoren. Hala ere, igoera faserako txartela lortu du, aurkarien emaitzen ondorioz. Toledok galdu egin du, eta Barakaldok eta Guadalajarak berdindu. Hortaz, azken jardunaldian galduta ere, hirugarren edo laugarren bukatuko du Unionek. Denboraldi bikainak saria izan du, eta jarraipena izango du beste bi astez, behintzat. Azken hiru partidak galdu dituen arren, Bigarren Mailara igotzeko lehian egongo da Aitor Zulaikaren taldea.
Etxeko taldearen mende aritu da Union Cuencan. Karimek, Vegak eta Chemak lehen hiru gol aukerak izan dituzte, hogei minutu bete baino lehen. Gola, berriz, Real Unionek lortu du. Galanek abantaila eman dio Irungo taldeari, Juan Domínguezen erdiratzea baliatuta. Hiru minutuko poza izan da, Vicentek banakoa egin baitu 40.ean, falta jaurtiketa batekin. Bigarren zatiaren hasieran okerrera egin du txuribeltzen egoerak. 51.minutuan Conquenseren aldeko penaltia adierazi du epaileak, eta Airamek ez du hutsik egin. Zulaikaren aldaketek ez dute eraginik izan, eta arrisku handiagoa sortu du etxeko taldeak Unionek baino. 81.minutuan erabaki du partida Vicentek, beste falta jaurtiketa batean. Burumakur bukatu dute neurketa txuribeltzek. Jardunaldiko emaitzek, aldiz, irribarre egiteko arrazoia eman diete.
Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...
1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra
CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...
Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek
Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...
Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko
Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...