Proba gogorra gainditu du Real Unionek
Futbola

Proba gogorra gainditu du Real Unionek

REAL UNION: Tena, Azkoiti (Urkizu, 46'), Aimar, Esnaola, Morcillo, Rodellar, Galán, Romo, Juan, Ozkoidi (Mikel Alonso, 77'), Goikoetxea (Silas, 46').

LEIOA: Iturrioz, Garmendia (Polanco, 56'), Simón, Córdoba, Alaña, Diakité, Gabilondo, Paredes (Joel, 64'), Reguero (Endika, 75'), Sergio, Vitoria.

GOLA: 1-0: Galán (50').

EPAILEA: Fuente Martín. Txartel horiak: Reguero, Simón, Alaña, Córdoba, Diakité (Leioa); Romo, Esnaola, Morcillo, Galán (Real Union).

Norgehiagoka itxia izan da Leioaren aurkakoa. Jokoa ez da ikusgarria izan, eta gol aukera gutxi eduki dituzte lehiakideek. Hala ere, Real Unionek hiru puntuak biltzea lortu du Stadium Galen. Lan ikaragarria egin behar izan du horretarako. Ez hori bakarrik, talde bizkaitarrak planteamentua aldatzera behartu du Zulaikaren taldea. Lehen zatian ez da eroso aritu, Leioak zelai erdiko pasabidea ondo itxi duelako. Itxura sendoa eman du kanpoko taldeak, gol aukera argirik izan ez badu ere.

Traba gainditzeko modua aurkitzen ahalegindu da Aitor Zulaika entrenatzailea. Bigarren zatirako, Silas eta Urkizu zelairatu ditu, erasoko jokoa hegaletara mugitzeko. Bizitasuna eman dio aldaketak Unioni, eta 50.minutuan abantaila hartzea lortu du. Silasek eraman du baloia ezker hegaletik areara. Pase ona egin dio Galani, eta aurrelariak ezkerrez jo du baloia, gola sartzeko. Abantailak ez du lasaitasuna berarekin ekarri. Leioak gora egin du, eta gol aukerak sortzeko gai izan da. Tenak gelditu ditu Vitoriaren bi saiakerak.

Norgehiagoka amaitzeko ordu laurdena falta zenean, Mikel Alonso sartu du Zulaikak, Ozkoidiren ordez. Sendotasuna eta oreka irabazi ditu talde txuribeltzak, eta arazo handirik gabe eutsi dio garaipenari. 57 punturekin, lauko abantaila du dagoeneko Real Unionek bosgarren sailkatuarekiko. Ostegunean Federazio Kopako finalari ekingo dio talde txuribeltzak. Joaneko partida jokatuko du, Castellóko Castalia futbol zelaian.

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika