Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
01 Abe, 2020 Irun, Bidasoa, Balonmano, Liga Asobal, BM Benidorm, Iker Serrano, Mikel Zabala, Rodrigo Salinas, Sergio de la Salud, Tao Gey, Dan Racotea
30-26koak neurketa estua irudikatu dezakeen arren, hasieratik amaiera arte Bidasoa neurketan nagusi izan da, BM Benidormek ez du aukerarik izan bi puntuak Artalekutik osteko.
30 - Bidasoa-Irun: Ledo (Sierra); Zabala (4), Odriozola (1), Serrano (4), Salinas (4), De la Salud (4), Azkue (3); Crowley, Racotea (1), Tao Gey (2), Aginagalde (4), Tesoriere, Da Silva, Bártok (1 p) eta Bonanno (2).
26- Benidorm: Terçariol Rodríguez); Méndez, Oliver, Lignieres (2), Parker (5), López (3, 1p), Folques (1); Porras (1), Spiljak (1), Feuchtmann (2), Nolasco, Rodríguez (8) eta Nikcevic (3, 1p).
Bidasoa garaipenaren bidera bueltatu da, Puente Genilen aurka galdutako sentsazioak berreskuratu ditu, eta garaipen honekin, denboraldiko 11.norgehiagoka irabazi du. 3.minutuko 2-2koaren ondoren, neurketa osoan zehar, Bidasoa aurretik mantendu da markagailuan eta lehen 15 minutuetan, Mikel Zabalaren erritmo handiko bi kontra erasoren bitartez, 12-7ko aldea irekitzea lortu du. Jacobo Cuetararen jokalariak oso sendo aritu dira defentsan, eta eraso azkarrak ahalbidetzeaz gain, BM Benidormek gorriak eta bi ikusi ditu lehen zatian golak erdiesteko.
Bi taldeetako atezainak ez ziren lehen zatian agertu, Ledo eta Rodriguezen artean, bi geldiketa gauzatu dituzte lehen 20 minutuetan. Talde irundarrak bost goleko aldea ondo kudeatu du eta lehen zatian sei goletara handitu du abantaila. 16-10ekoarekin, BM Benidormeko entrenatzailea den Antonio Latorrek hutsartea eskatu behar izan du, baina gutxirako balio izan dio; izan ere, lehen 30 minutuak 20-12koarekin bukatu dira.
Bi entrenatzaileek bigarren zatia atezainen aldaketarekin ekin diote. Bidasoak 9 geldiketa egin dituen Jose Manuel Sierra kantxaratu du eta BM Benidormek 5 geldiketa gauzatu dituen Tercariol brasildarra. Lehen zatiko erritmo biziak ez du zerikusirik izan bigarrenarekin, bi taldeek abiadura moteldu dute eta erasoak luzeagoak eta landuagoak izan dira. Bidasoak neurketa osoan zehar bi puntuak izan ditu buruan eta bigarren zatian, garaipena giltzarrapoa eta giltzarekin itxi du. Hala ere, bigarren zatiko partziala kanpoko taldearen alde izan da: BM Benidormek 10-12 irabazi du bigarren zatia.
Iker Serrano, Rodrigo Salinas eta Sergio de la Salud lau gol eginda neurketako golegile nagusiak izan dira. Horretaz gain, Tao Gey gazteak egindako bi golak eta Dan Racotearen itzulera ere nabarmendu behar dira.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...