RICARDO JURADOK BESTE BI KLINIK BERRI ESKAINIKO DITU IRUNEN

Urtarrilaren 2 eta 3ko jarduandien ostean, Ricardo Juradok, Espainiako Federazioko Zaldi-jauzien hautatzaileak, Jaizubiako Zaldi Eskolan bi klinik berri eskainiko ditu: urtarrilaren 16-17an eta 30-31n.

Gustura aritu zen seinale, Ricardo Juradok, Espainiako Federazioko Zaildi-jauzien hautatzaileak, hilaren bigarren eta hirugarren egunetan eskainitako klinikak errepikatuko ditu Irunen kokatuta dagoen Jaizubia Zaldi Eskolan. Hain zuzen ere, urtarrilaren 16 eta 17an zein hilabete bereko 30 eta 31n izango dira bi zita horiek.

Argi dago klinikek harrera ona izan dutela; izan ere, 16 eta 17rako plazak agortuta aurkitzen dira; bigarren saiorako, ordea, oraindik zenbait hutsune geratzen dira. Guztira, 18 zaldi-jauzilarik izango dute Espainiako Federazioko Zaldi-jauzien hautatzailearekin entrenatzeko ohorea.

Jaizubiako Hipika klubetik adierazi dutenez, “klinikean izena eman nahi duten horiek Xabier Berrotaranekin (638074570) jarri beharko dira harremanetan eta Jaizubia Zaldi Eskolaren kontu korrontean ordaindu ahala (100€), izena emanda geratuko da”. Boxa behar izanez gero, 100€ horiei beste berrogei gehiatu beharko litzaioke.

Covid-19a dela-eta, Jaizubia Zaldi Eskolako ordezkariek ohartarazi dute jardueran aldaketak eta eteteak izan ditzakela. Egun horietako egoerak hala eskatuko balu, izena eman duten parte-hartzaileekin harremanetan jarriko lirateke. 

EMAKUMEOK ZAST! PROGRAMA BIARRITZEKO M8AREN EGITARAUAN

Real Uniongo Beteranoek ere partidu bat jokatuko dute Agnès Lassalle irakaslearen omenez

Emakumeen Nazioarteko Eguna izanen da heldu den...

IRUNDARREK IRUNDARRON SARIRAKO IRABAZLEA AUKERA DEZAKETE OTSAILAREN 18RA ARTE

2024ko Irungo Kirol Gala otsailaren 20an ospatuko da, Ficoban

Irungo Udalak Irungo Kirol Gala antolatu du aurten ere. Otsailaren 20an, asteartean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika