02 Aza, 2020 Kiroletik, Hondarribia, Hondarribia Arraun Elkartea, Ama Gudalupekoa, Gonzalo Carrion, Txalo, Arrauna
Duela aste batzuk, Asier Puertasek ‘Ama Guadalupekoa’ B traineruko entrenatzaile kargua utzi zuen eta jada badu ordezkoa, urteetan ‘A’ traineruko arraunlaria izan den ‘Txalo’ Carrion.
Hondarribia Arraun Elkarteko ‘B’ traineruak badu entrenatzaile berria, ‘Txalo’ Carrionek zuzenduko du harrobiko taldea. Asier Puertasek entrenatzaile kargua utzi eta Eusko Label Ligako ‘Enbata’ ontziarekin adostasunera iritsi ostean, ‘Ama Guadalupekoa’ B ontziak asteak zeramatzan prestatzailerik gabe. Gaurko goizean, Hondarribia Arraun Elkarteak jakinarazi du, datorren denboraldiari begira, ‘Txalo’ Carrionek hartu duela ardura ARC2-n arituko den taldea zuzentzeko.
Prestatzaile modura esperientziarik ez duen arren, 24 urtez klubean aritutakoa da Carrion eta horietatik, 20 urte lehen traineruan igaro ditu arraunlari gisa. 2019an utzi zuen arraunlari izateari eta bere baitan, hiru TKE liga eta lau Kontxako Bandera ditu.
Pasaden denboraldian, Hondarribia Arraun Elkarteko ‘B’traineruak aurrerapasu handia eman zuen ARC2 lehiaketan. Castro eta Lapurdiren atzetik, sailkapeneko hirugarren bukatu zuten denboraldia eta bandera bat irabazteko aukera izan zuten ere bai. Carrionen helburua arraunlari bezala jasotako esperientzia eta jakinduria klubeko gazteenei helaraztea izango da. Hondarribia Arraun Elkarteko ‘A’ trainerua, urtero, ‘B’ traineruko zenbait gazteez hornitzen da, beraz, Carrionek lan horri segida eman beharko dio.
Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...
9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak
Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...