USTEKABEA URANZUN

Egungo txapeldunak, Iker Irribarriak, Darioren aruka galdu zuen (22-13) eta Buruz Buruzko txapelketatik kanporatuta gelditu da.

Buruz Buruko aurkezpenean, Iker Irribarriak Dario debutariak buruko min asko emango zituela ohartarazi zuen, kasu honetan, hitz horiek bere kontran bueltatu dira; izan ere, Ezkaraiekoak Aramakoa final-laurdenetan txapelketatik kanpo utzi zuen atzo Uranzu pilotalekuan jokatutako neurketan. Azken markagailuak adierazten duen bezala, Dariok hasieratik bukaera arte norgehiagokako jaun eta jabe izan zen (22-13).

Darioren neurketa gutxietsi gabe, Irribarriak dena alde utzi zion neurketa garaitzeko. Aramakoak neurketa oso gaizki hasi eta okerrago bukatu zuen, hain zuzen ere, neurketa osoan zehar, 12 huts egin zituen. Egia da neurketako minutu askotan, Irribarriak agindu zuela pilotakadetan, baina Dariok bikain jakin zuen defendatzen, egungo txapelduna huts egitera behartu zuelarik.

Dariok neurketa ikusgarria jokatu zuen Irunen, ezin zaio ukatu maila bikainean iritsi dela Buruz Buruko txapelketara. 5-5eko berdinketa geroztik, sakez markagailuan aurretik jarri eta 0-7eko partzial baten bidez, 5-12 hurrundu zen-horietatik, 6 tantu sake zuzenez gauzatu zituen Dariok-. Hala ere, Irribarriak egoerari buelta emateko indarrak izango zituela atzeman zitekeen, lau tantu egin zituen errenkadan eta 9-12kora hurbildu zen. Ordea, Ilusio bat besterik ez izan eta jarraian egindako 4 huts egitek Dariok garaipena lortzeko hauspotu zuen. Ezkaraiekoak txapelduna kanporatzeko aukera errealak zituela sinetsita eta guztiz harrotuta, lehena izan zen 22 tentuetara iristen.

Dariok pozarren bukatu zuen neurketa, bere lehen txapelketa handian final-erdietara sailkatzeko txartela eskuratu baitu. Irribarriak, berriz, neurketa kaskagarra burututa, atsekabetuta amaitu zuen Irungo partidua. Datorren asteburuan, Buruz Buruko final-erdietan, Dario Ezkurdia-Altuna III.naren neurketaren arteko garailearen aurka arituko da. 

USTEKABEA URANZUN

Egungo txapeldunak, Iker Irribarriak, Darioren aruka galdu zuen (22-13) eta Buruz Buruzko txapelketatik kanporatuta gelditu da.

Buruz Buruko aurkezpenean,...

BURUZ BURUKO TXAPELKETA IRUNEN

Ostiral gauean Irribarria eta Dariok Buruz Buruko txapelketako final-laurdenaren estreineko neurketa Irungo Uranzu frontoian jokatuko dute

2020ko Buruz...

GOIKOETXEA-IRASTORZA, TXAPELDUNAK HONDARRIBIAN

Goikoetxea-Irastorza bikoteak irabazi du Hondarribiko 'Grand Slam' a, Beaskoetxea-Lopez mendean hartuta (14-15, 15-8 eta 5-3).

280 pertsona gerturatu dira...

BEASKOETXEA-LOPEZ ETA GOIKOETXEA-IRASTORZA IZANGO DA FINALA

Hondarribia Grand Slameko final erdiak jokatuta, Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea-Irastorzak lortu zuten finalean jokatzeko txartela. Finala datorren urriaren 17an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika