Zehaztasuna falta izan zaio Real Unioni
Futbola

Zehaztasuna falta izan zaio Real Unioni

REAL UNION: Tena, Ibarbia, Aimar, Esnaola, Morcillo, Iriondo (Arzamendi, 67'), Urkizu, Silas (Ozkoidi, 63'), Goikoetxea, Seguin, Galán (Saizar, 83').

GETAFE B: Olmedo, Edu Paya, Jose Carlos, Vigaray, Carbonell, Pedro Alonso, Pere Milla, Alex Felip, Orbegozo (Hugo Sánchez, 75'), Ivi (John Pirez, 83'),Poncelas (Buendia, 64').

EPAILEA: ávalos Martos. Txartel horiak: Edu Paya, Jose Carlos, Carbonell (Getafe B).

Bi taldeek izan dituzten gol aukerak kontuan hartuta, gezurra dirudi Stadium Galeko norgehiagoka hutsean amaitu izana. Baina puntuak banatu behar izan dituzte azkenean Real Unionek eta Getafe Bk. Aurkari gogorra izan da madrildarra Irungo taldearentzat. Ezohiko filiala da, esperientzia handiko jokalariak dituena. Estu hartu du talde txuribeltza behin baino gehiagotan. Neurketa bizia izan da, baloia azkar ibili da gora eta behera, eta gol aukerak bata bestearen atzetik iritsi dira. Kanpokoek bizpahiru saiakera egin ondoren, Real Unionek lehen gola sartzeko abagune argien segida izan du ordu erdia bete eta gero. Goikoetxearen burukada atezainak urrundu du lehenengo. Kornerrean baloia Silasi heldu zaio, hainbat aldaratzeren ondoren. Sahararrak erremate gogorra egin du, baina defentsak atepetik atera du baloia. Hurrengo kornerrean, Galanen bolea langaren gainetik irten da.

Bigarren zatian bide berdina hartu du norgehiagokak. Pere Millak eman du lehen abisua, kanpora irten zaion burukadarekin. Galanek atezainaren aurrean huts egin du bost minutu beranduago. Ez Getafek, ezta Unionek ere ez dute zelai erdiaren jabe egitea lortu. Iriondok berdegunea utzi behar izan du gainera, giharretako arazoak zirela medio. Arzamendik ordezkatu du, eta Urkizurekin batera aritu da ez ohiko lanean. Zentrala eta laterala, zelai erdian borrokan. 75.minutuan aukera bikoitza izan dute txuribeltzek, Goikoetxeak lehenengo, eta Galanek ondoren. Bukaerara arte amorerik ez du eman Real Unionek, eta luzapenean abagunerik argiena izan du Ozkoidik. Baina Olmedo atezainak urrundu du donostiarraren errematea. Punteriarik ez du izan Unionek, eta puntu bakarra bildu ahal izan du. Hala ere, azpimarratzekoa da hutsune nabarmenak zituela lesioen eta zigorren ondorioz. Eta aurkaria, multzoko onenetarikoa zela. Play-off postuetan jarraituko dute txuribeltzek jardunaldiaren amaieran.

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika