20 EGUNEN ONDOREN, LEHIAKETARA GARAIPENAREKIN BUELTATU DA BIDASOA
Eskubaloia

20 EGUNEN ONDOREN, LEHIAKETARA GARAIPENAREKIN BUELTATU DA BIDASOA

Bidasoak Asobal Ligan neurketarik galdu gabe jarraitzen du, zazpi entrenamendu gauzatuta, Quabit Guadalajararen aurka 24-28 irabazi du.

Bidasoak Recoletas Atletico Valladoliden aurka jokatu behar zuen gaur, eguerdiko 12:00etan, baina, beste behin, Covid-ak eragotzi zuen jardunaldia normaltasunez jokatzeko; izan ere, Valladolideko taldean 5 kasu positibo atzeman zituzten ostegunean. Gauzak horrela, Quabit Guadalajarak eta Bidasoak, duela astebete bertan behera geratu zen neurketa jokatzea adostu eta gaur nor baino nor aritu dira.

Lehen zatiko lehen minutuak oso parekatuak izan dira. Duela bi aste Bidasoak Asobal Ligako neurketarik jokatzen ez zuela, eta hasieran, erasoko jokoa zein defentsako estrategia ez dute ohi bezalako eragina egin (3-3, 5.minutuan). Hurrengo minutuetan, ordea, Bidasoak bi baloi berreskuratu ditu defentsan eta 3-6 jarri dira Rodrigo Salinas, Mikel Zabala eta Kauldi Odriozolaren golen bitartez. 10.minutuan Dan Racotea bi minutu egotzi dute eta Quabit Gudalajarak jokalari bat gehiagorekin, markagailuan hurbiltzeko aukera ez du galdu (6-6, 10.minutuan). Minutu bat geroago, Donat Bartok neurketatik kaleratu dute. 7 metroetako jaurtiketa batean, aurpegian jo dio Guadalajarako atezainari; beraz, eskuin hegaletik gol mordoa eskuratzen duen jokalari Hungariarra gabe geratzen zen partidu osoa jokatzeke zegoelarik. Hala ere, Bidasoa ez da kikildu eta berriro 0-3ko partziala lortuz 6-9 jarri dira aurretik.

Quabit Guadalajarak hutsartea eskatu behar izan du eta bertatik bueltan, bi taldeak gogorrago aritu dira defentsa lanetan eta erasoan gol errazak sartzea ekidin dituzte. Jon Azkueren bitartez iritsi dira Bidasoaren jokaladirik onenak, lehenik pase izugarria eman du Iñaki Caverok gola egiteko eta Azkuek berak, 9-11koa ezarri du 21.minutuan. Lehen zatiko azken bost minutuak kaxkarragoak izan dira; hain zuzen ere, 25.minutuan Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu du defentsa eta erasoa egonkortzeko asmoz (10-11). Lehen 30.minutuak jokatuta, Bidasoak ezin izan du gol bateko errenta handitu eta atsedenaldira 11-12koarekin iritsi dira bi taldeak.

Bigarren zatian berdintasunak jarraitu du. Bidasoak egiten zituen golei, Quabit Guadalajarak azkar erantzutea jakin du, eta 5.minutuan etxekoek 14-14 neurketa berdintzea lortu dute. Bidasoaren jokaldirik arrakastasuenak, henegarrenez, Jon Azkueren eskuetatik irten dira, sekulako asistentziak eman ditu eta baloi horiek, Iker Serranok baliatu ditu 15-17koa egiteko. Jose Manuel Sierra lehen zatian Bidasoaren atepean aritu ondoren, bigarren zatian, Xoan Ledoren txanda izan da. Bi goleko aldearekin, 7 metroko geldiketa aparta egin du atezain galiziarrak eta Bidasoak hiru goletara aldentzeko baliatu du hurrengo erasoa (16-19).

Lau goleko errenta eta neurketa kontrolpean izatea lortu du Bidasoak (17-22, 18.minutuan). 23.minutuan neurketako abantaila nagusia lortu du Bidasoak, 19-25, baina, etxeko taldeak ez du amore eman eta norgehiagoka bukatzeko hiru minuturen faltan, 22-25ra hurbildu dira. Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu eta hurrengo erasoan, nurketako jokalari onenak, Jon Azkuek, gola erdietsi du eta neurketa guztiz amaitutzat eman du. Azkenean, asko izerditutako garaipena erdietsi du Bidasoak 24-28 eta Asobal Ligan galdu gabe jarraitzen du. Talde irundarrak jokatutako bost neurketak bereganatu ditu. 

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika