Abantaila alferrik galdu du Real Unionek
Futbola

Abantaila alferrik galdu du Real Unionek

LA RODA: Arellano; Pablo, Ramón, Samu, Oca; Guti, Sergio Camacho (Javi Bolo, 78'), Chupi (Abengózar, 88'), Adrien Goñi, óscar Martín (Espínola, 49') eta Megías.

REAL UNION: Txusta; Urkizu, Azkoiti, Aimar, Urbieta (Esnaola, 60'); Iriondo (Alonso, 80'), Mujika (Barrón, 74'), Rodellar, Galán, Juan Domínguez eta Eizmendi.

MARKAGAILUA: 0-1: Megías, bere atean (5'). 1-1: óscar Martín (24'). 2-1: Adrien Goñi (70')

EPAILEA: Gallego Gambín (Murtzia). Txartel horiak: Adrien Goñi eta Sergio Camacho (La Roda); Eizmendi eta Azkoiti (Real Union).

La Rodan galdu zuen igandean Real Unionek, markagailuan abantaila hartzea lortu zuen arren. Juan Domínguezen erdiratzea urrundu nahian, Megiasek bere atean sartu zuen baloia, bosgarren minutuan. Golak indartuta, gora egin zuen talde txuribeltzak. Joko eraginkorra erakutsi zuen, ikusgarria batzuetan. Irundarren bigarrena hurbil zegoela zirudienean, etxeko taldeak banakoa egin zuen, 23.minutuan. Oscar Martinek sartu zuen, falta jaurtiketa batekin. Banakoak norgehiagoka lasaitu eta orekatu zuen. Atsedenaldiaren aurretik, berriro estutu zuen Unionek. Juan Domínguezek Arellano atezainaren kontrako buruz burukoan huts egin zuen. Hurrengoan sarera bidali zuen Mujikaren gola, baina jokoz kanpokoagatik baliorik gabe utzi zuen epaileak.

Bigarren zatian haizeak eta euriak hartu zuten La Roda. Ekaitza iristearekin batera, hobera egin zuen etxeko taldeak. Ondo sartu zen bigarren zatian. Hala ere, Unionek baloiaren jabetza berreskuratu zuen pixkanaka. Gol aukerak sortzen ere hasi zen. Eizmendik eta Juan Domínguezek eskura izan zuten bigarrena, baina ez zuten azken errematean asmatu. Lehen zatian bezala, irundarren momenturik onena baliatu zuen La Rodak Txustaren atea zulatzeko. Adrien Goñik sartu zuen gola, Chupiren jaurtiketaren ondorengo aldaratzean. Puntu bat eskuratzeko ahaleginak egin zituen Unionek azken hogei minutuetan. Baina atearen inguruan ez zen fin ibili. Esku hutsik itzuli zen azkenean Aitor Zulaikaren taldea. Ebroren aurka bi aldiz ariko da aste honetan Real Union. Asteazkenean Zaragozan, Errege Kopako kanporaketan. Larunbatean, aldiz, Stadium Galen, ligako hirugarren jardunaldian.

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika