04 Ira, 2016
Bermeoko taldeak egin du denborarik onena Kontxako Banderako lehen jardunaldian (19:22.48). Hondarribiak 19:24.44koa egin du aurreko txandan, Urdaibaik baino 1,78 segundo gehiago. Hortaz, bizkaitarrek dute abantaila, baina aldea txikia da, eta lehia bizia izango da datorren igandean, Kontxako bigarren jardunaldian. Hondarribiarekin eta Urdaibairekin batera, Kaiku eta San Juan ariko dira Ohorezko Txandan. Sestaokoek 13 segundoko desabantaila dute, beraz, baldintza arruntetan, ezustekorik egon ezean, Ama Guadalupekoaren eta Bou Bizkaiaren artekoa izango da bandera eskuratzeko lehia. Diferentzia horren estua izanik, litekeena da estropada irabazten duenak bandera eskuratzea.
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia
Euskadiko aulki mugikorreko...
Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea
Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...
Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan
Aulki mugikorreko arraunlariek...