AITOR ZULAIKA: “LEIOA GUTXIREKIN ASKO ERAGITEN DUEN TALDEA DA”
Futbola

AITOR ZULAIKA: “LEIOA GUTXIREKIN ASKO ERAGITEN DUEN TALDEA DA”

Entrenatzaile azpeitiarrak Real Unioneko jokalariak denboraldia hasteko gogo betez daudela adierazi du gaur egindako prentsaurrekoan.

Real Unionek aurreko asteburuan ekin behar zion denboraldi berriari, baina, bi jokalari Covidaz kutsatuta zeudela atzeman ondoren, Alaves B-ren aurkako neurketa bertan behera geratu zen. Osakidetzak gidatutako protokolo guztiak bete ondoren, talde txuri-beltza igandean Sarriena futbol zelaian Leioaren aurka jokatuko duen neurketa prestatzeko gogo betez eta osasuntsu bueltatu zen.

Aitor Zulaikak aitortu du, “igandetik asteartera bitarteko egunak zailak izan direla plantilarentzat, baina behin arazoa konponduta, taldea gogotsu dago igandeko neurketari begira”. Leioa izango du Real Unionek arerio, bere futbol zelaian garaitzea oso zaila izaten den taldea. Hala uste du behintzat entrenatzaile azpeitiarrak; izan ere, bere ustez, “Leioa oso ondo landutako taldea da, arerioari beti gauzak zail jartzen dizkiona. Gutxi eginda asko eragiten dute jokoan. Oso talde arriskutsua da”. Zulaikak argi du Real Unionek defentsan sendotasuna erakutsi behar duela, “oso adi izan behar gara Pradera eta Iurrebasok egiten dituzten mugimenduekin, bi jokalari hauek eragin handia izan dezakete partidan”.

Real Unioni dagokionez, neurketa hainbat baja nagusirekin aurre egingo dio neurketari. Guille Donoso oraindik zalantzan dago jokatuko duen ala ez, baina argi dagoena da, Javi Martinezek eta Ekhi Bravok ezingo direla berdegunean izango. Lehenak, prozesu mediku bat jarraitzen ari da aste batzuen buruan entrenamenduetara bueltatzeko; eta bigarrenak, lotailuan izandako hausturan berriz min hartu du eta denboraldi baterako zelaietatik kanpo izango da.

Horrekin guztiarekin, Real Unionek asteburu honetan denboraldi berri eta ez-ohiko honi hasiera emango dio. Aurkaria, esan bezala, Leioa izango da, dagoeneko hiru neurketa ofizial jokatu duen taldea. Ikusteke dago bi taldeen erritmo desberdinek eragina izan dezaketen neurketan. 

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO
Futbola

REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO

Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte

Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA
Futbola

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA

Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak

Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika