AITZPEA GONZALEZ SELEKZIOAREKIN KONTZENTRATUTA
Arrauna

AITZPEA GONZALEZ SELEKZIOAREKIN KONTZENTRATUTA

Aitzpea Gonzalezek Espainiako Arraun Federazioak deituta jarraitzen du 2021eko denboraldia prestatzen.

2020ko denboraldia urriaren 11n amaitu zuen Europako Txapelketa absolutuan parte hartu zuelarik, 15 egun eman zituen etxean eta azaroaren 1ean Bañolaseko emakumezkoen Espainiako selekzio absolutuaren kontzentrazioan sartu zen berriro, 2021eko denboraldia ekiteko lan-prozesuari hasiera eman diolarik.

Atzo bertan, Lago Azulera (Portugal) joan zen bi astez entrenatzera eta lan-saio horri, Espainiako Arraun Federazioak Sierra Nevadan egingo duen beste bi asteko kontzentrazioari aurre egin beharko dio.

Une honetan, Aitzpea emakumezkoen talde absolutua osatzen duten 6 nesken taldeko kidea da; horietatik, Aina Cid eta Virginia Diazek, lemazainik gabeko bi Europako txapeldunordeak, Tokioko Joko Olinpikoetarako tokia dute jada, eta beste lau kideak, apirila/maiatzeko Olinpiar Jokoetako errespekan bigarren bote bat sailkatzeko lanetan arituko dira. Hain zuzen ere, Aitzpea Gonzalez Espainiako selekzioko lemazainik gabeko launakako ontzian ari da lanean, galiziar batekin (Iria Jarama) eta Ampostako bi katalanekin (Nuria Puig eta Vicky Cid) batera. 

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika