Ametsetako asteburua izan du Hondarribiak
Arrauna

Ametsetako asteburua izan du Hondarribiak

2015eko denboraldi historikoari urrezko beste pasarte bat gehitu dio Hondarribia Arraun Elkarteak. Lau bandera eta igoera ospatu dituzte berdeek. Hasteko, denboraldiko garaipen berezienetariko bat lortu zuen Ama Guadalupekoak larunbatean. Hondarribiko XXVIII.Bandera eskuratu zuen, etxekoa. Morruan bildutako zaleen aurrean irabazi zuten berdeek, aurkariei eta haizeari aurre egin ondoren.

Eguraldiari buruzko iragarpenak ez ziren bete, eta lehen txandetako ontziek baldintza bikainak izan zituzten arraun egiteko. Ohorezko Txandaren bigarren erdian, berriz, gogor jo zuen haizeak. Ordurako abantaila zuen Ama Guadalupekoak. Lehen ziabogara ia parean iritsi ziren traineruak, baina bigarrenean estropada hautsi zuen Hondarribiak. Hirugarrenean haize boladak hasi zirenean, bigarren txandako denborei begira hasi ziren mesfidatienak. Ama Guadalupekoak, berriz, beldurrik gabe egin zion aurre haizeari. Sei segundoko aldearekin sartu zen helmugan. Urdaibairen eta Orioren arteko lehia estuan, bizkaitarrak izan ziren garaile.

Ez ohiko harrera jaso zuten arraunlariek Hondarribiko Arrantzaleen Anaidian. Ospakizun bizia baina azkarra izan zen, igandean Ama Guadalupekoak hitzordua zuelako Portugaleten. Bertan, emanaldi harrigarria eskaini du berriro, denboraldiko hamaikagarren bandera eskuratzeko. Urdaibairen kalean sartzeagatik hiru segundoko zigorra jaso duen arren, bermeotarren kontrako lehia irabazteko gai izan da ontzi bidasoarra. Hemezortzi puntuko errenta du orain Hondarribiak sailkapen nagusian. Baina puntuetan abantaila baino are garrantzitsuagoa da Mikel Orbañanosen taldeak astero erakusten duen indarra eta konfiantza. Pentsaezina da Hondarribia Arraun Elkarteak aurtengo San Miguel Liga ez irabaztea.

KAE 1 ligara igotzea lortu du Hondarribia Bk

Gazteen ontziak borobildu du Hondarribiaren asteburu bikaina. KAE 2 liga irabazi du, azken bi jardunaldietan garaipena lortuta. Larunbatean Colindresen eskuratu zuen bandera, eta Castrorekin berdinduta gelditu zen sailkapen nagusian. Igandean, azken jardunaldia Hondarribian izan da. Zaleen aurrean, estropada irabazi eta zuzenean KAE1 ligara igotzea lortu dute berdeek. Arrauneko bigarren mailan ere ontzia izango du datorren urtean Hondarribia Arraun Elkarteak.

 

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN
Arrauna

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN

Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak

Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK
Arrauna

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK

Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa

Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN
Arrauna

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN

Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia

Euskadiko aulki mugikorreko...

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN
Arrauna

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN

Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea

Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN
Arrauna

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN

Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan

Aulki mugikorreko arraunlariek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika