12 Abu, 2019 Hondarribia, Arrauna, Hondarribia Bertako Igogailuak, Ane Bayo, Ania Perez, Euskotren Liga
Ane Bayo eta Ania Perez Hondarribia Arraun Elkarteak ETE Ligan duen taldeko arraunlari irundarrak dira. Ane Bayo kasualidadez iritsi zen Hondarribia arraun elkartera. Unibertsitateko praktiketan arrauna probatu ostean, kirol honetan murgiltzea erabaki zuen eta hauxe izango da klub hondarribiarrean egingo duen bigarren denboraldia.
Ania Perez, berriz, kanoaren munduan abiatu zen Santiagotarrak Kirol Elkartean eta, urte batzuetan zehar ur-kiroletik aldenduta ibili ostean, Hondarribia Arraun Elkartean sartzera animatu zen. Bakoitzaren istorioa ezberdina bada ere, biok arraunarekiko zaletasuna partekatzen dute.
Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...
9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak
Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...