Arnasa hartu du Hondarribiak
Futbola

Arnasa hartu du Hondarribiak

Gainbeheran zetorren Hondarribia Futbol Elkartea Ohorezko Erregionalean. Zazpi porrot zeramatzan segidan, baina garaipen lasaigarria lortu du azkenean. Orioko azken sailkatua mendean hartu zuen larunbatean, 6-1eko markagailu adierazgarriarekin. Nagusi izan ziren berdeak, eta lasai egon daitezke jada. Hiru jardunaldiren faltan, bederatzi puntuko aldea dute jaitsiera postuekiko. Asteburuan etxean jokatuko du Hondarribiak berriro, eta Hernani hartuko du oraingoan.

Real Union Bk, ordea, huts egin du, eta Hirugarren Mailara zuzenean igotzeko lehiatik kanpo gelditu da. 3-2 galdu zuten txuribeltzek larunbatean Andoainen, Euskaldunaren kontra. Arerioek ez zuten hutsik egin, eta bost puntuko abantaila dute orain Anaitasunak eta Tolosak. Bi talde horien artean egongo da igoera zuzena. Txuribeltzak hirugarren tokiari eusten saiatuko dira asteburuan, Mutriku laugarren sailkatua hartuko baitute. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika