Arnasa hartu dute Irujok eta Barriolak Hendaiako garaipenari esker

Hogeita hamabost minutu besterik ez zituen behar izan atzo Irujo-Barriola bikoteak Retegi eta Rezusta gainditzeko. Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuko zoru azkarrari etekina atera zion bikote nafarrak. Ondorioz, Eskuz Binakako Txapelketako sailkapenean gora egin du. Artola-Albisu eta Bengoetxea-Aretxabaleta bikoteekin berdinduta daude orain Irujo eta Barriola. Hiruna garaipen lortu dituzte bikoteok.

Juan Martínez de Irujo izan zen protagonista nagusi Hendaiako neurketan. 14 tanto egin zituen jokoan. Hasieratik egin zuen erasora, eta mendean izan zuen Julen Retegi aurrelaria. Rezustak kostata erakutsi zuen ezker fina, eta Barriolak asi izan zuen esperientzia Irujori beharrezko babesa eskaintzeko. Hendaiako garaipen argiak lehian sartu du berriro joan den urtean txapeldun izan zen bikotea.

GOIKOETXEA-IRASTORZA, TXAPELDUNAK HONDARRIBIAN

Goikoetxea-Irastorza bikoteak irabazi du Hondarribiko 'Grand Slam' a, Beaskoetxea-Lopez mendean hartuta (14-15, 15-8 eta 5-3).

280 pertsona gerturatu dira...

BEASKOETXEA-LOPEZ ETA GOIKOETXEA-IRASTORZA IZANGO DA FINALA

Hondarribia Grand Slameko final erdiak jokatuta, Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea-Irastorzak lortu zuten finalean jokatzeko txartela. Finala datorren urriaren 17an...

SORPRESA JOSTALDIN

Olaizola II-Zabalatak, aurreko neurketetako argitasunik gabe, Ezkurdia-Larunberen aurka oso argi galdu zuten.

CaixaBank Masterseko lehen faseko azken...

Arnasa hartu dute Irujok eta Barriolak Hendaiako garaipenari esker

Hogeita hamabost minutu besterik ez zituen behar izan atzo Irujo-Barriola bikoteak Retegi eta Rezusta gainditzeko. Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuko zoru azkarrari...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika