ARTOLA ETA IMAZ GAILENDU ZIREN HENDAIAN

Alegiako aurrelariak eta oiartzungo atzelariak beste puntu bat eskuratu zuten, atzo Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan Victor eta Mariezkurrena II irabazi eta gero  

Baiko pilotak Oinatz Bengoetxea partidutik kanpo uzteko erabakiak aurretik asko baldintzatu zuen neurketa. Bere ordez, Ezcarayko aurrelaria den Victor jokatu zuen, eta Leitzarraren ikutu bera ez duen arren, oso neurketa ona jokatu zuen Victorrek. Are gehiago, atzo Hendaian jokatu zuten neurketan, bere bikotea, Jon Mariezkurrena II.na, ez zen batere fin ibili ezker eskuarekin eta puntu garrantzitsu asko oparitu zituen.

Artola eta Imaz ordea oso egonkor azaldu ziren Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan. Beti bezala, defentsa bikaina gauzatu zuten, eta aukera izan zuenean, alegiako aurrelariak ondo bukatu zituen tantuak. Txapelketako seigarren garaipena eskuratu zuen bikote gazteak (16-22), beste pausu bat final erdietarako txartela lortzeko, oso garesti dagoen txartela.

Victorrek Baiko enpresak eman zion aukera baliatu nahi izan zuen, bere ohiko akatsak zuzendu zituen eta ezker gantxoak bikain erabili zituen neurketako puntu ikusgarrienak egiteko. 11 tanto gauzatu zituen aurrelari errioxarrak eta bi akats egin zituen soilik. Esan bezala, bikotearen arazoa atzeko koadretatik etorri zen, izan ere, Mariezkurren II.nak zazpi pilota galdu baitzituen. Atzelari iruindarra oso justu iritsi zen txapelketara eta hamar jardunaldiren ostean ez du bere kolpea berreskuratu oraindik. Gaueko beste atzelariak, Ander Imaz, oso seguru aurkitu zen frontoian, ez zuen hutsik egin eta gorrien saiakera guztiak ondo eraman zituen. Dudarik gabe, oiartzungo atzelaria Binakako Txapelketako jokalari onenetariko izaten ari da.  

JAIZUBIA ZALDIKETA ESKOLAK EMAITZA EZIN HOBEAK LORTU ZITUEN II ANAGAN KOPAN

Zizurren jokatu zuten II Anagan Kopako bigarren fasea eta bi jardunaldietan garaipenak eskuratu zituen Irungo klubak

Euskadiko Hipika Federazioak...

HELENE ROBLESEK GARAIPEN BIKOITZA LORTU DU JOLASETAN ETA OBERENAN

Azken bi asteburuetan Tenis Badia klubean ari den Roblesek bi garaipen eskuratu ditu, Jolasetan eta Oberenan jokatutako Alebin mailako Openean

Tenis...

JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK II. ANAGAN KOPAKO BIGARREN FASEA JOKATUKO DU ZIZURREN

Lehiaketa hirugarren kategoriakoa da eta Irundik 40 bat zaldizkok eta amazonak hartuko dute parte

Euskadiko Hipika Federazioak lau egoitzatan antolatzen du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika