ASOBAL KOPA LAZTANTZEN
Eskubaloia

ASOBAL KOPA LAZTANTZEN

30 - QUABIT GUADALAJARA: Hombrados; Celada, Nacho Moya (4, 1p), Parra (1), Paredes (8), Vigo (7) y Javi García (7, 3p); Fuentes, Sanz (1), Gallardo (1), Serradilla y Mellado (1).

31 - BIDASOA IRUN: Rangel (Ledo); De la Salud (3), Zabala (1), Esteban Salinas (1), Renaud (4), Rodrigo Salinas (7) y Odriozola (4); Cavero (4, 2p.), Aldaba (1), Serrano (3), Barthe (2), Seri (1) y Tesoriere. 

Kantxa zaila eta oso talde egonkorra da Quabit Guadalajara, baina azkeneko minutuan bi puntuak Irun bidean jarri zuen Bidasoak. Erritmo handiko norgehiagoka izan zen larunbatekoa eta azkeneko minutuan Bidasoak garaipena lortu zuen.

Hasiera ona izan zuen Jacobo Cuetararen taldeak 1-4ko partzialarekin, baina azkar, Victor Vigoren gidaritzapean etxeko taldeak berdindu egin zuen markagailua. Lehen zatiko 10.minututik aurrera markagailuan eta akatsetan berdinketa izan zen nagusi. Bi atezainek lan ona betetzen ari ziren, izan ere, Jose Javier Hombradosek 9 geldiketa egin zituen eta Rangelek 10.

Lehen zatiaren amaierara iristen ari zela, etxeko taldeak bi exklusio jaso zituen baina Bidasoak ez zuen abantaila ongi baliatu eta berdinketarekin iritsi zen norgehiagoka atsedenaldira. (13-13)

Etenalditik bueltan, Bidasoaren erasoak golean bukatzen zuten eta bi golen errenta eskuratu zuen, baina beste behin ere, Quabit Guadalajarak hortzak estutu zituen eta partidua berdindu zuen henegarrenez (19-19). Eta ez hori bakarrik, 15.minutuan alkarreñoek 23-22 jarri ziren aurretik.

Minutu beroak iritsi ziren, eraso estatikoak funtzionatzeari utzi zion. Defentsak gailendu ziren, kontraerasoak areagotu eta 9 metroko jaurtiketa dexente aukera ikusteko egon zen, Rodrigo Salinas izan zen erantzukizuna hartu zuena. 22.minutuan 26-27koa ageri zen markagailuan eta etxekoek hutsartea eskatu zuten.

Azken minutuan, 30-30ekoarekin, beste behin Rodrigo Salinasek bere zazpigarren gola sartu eta gol bateko errenta jarri zuen norgehiagokan. 20 segundu zituen Guadalajarak gola sartzeko, Melladok jaurti zuen baina Rangelekin topo egin eta bi puntuak Irunera joan ziren.

Bi puntu garrantzitsu lortu zituen larunbatean Bidasoak kontutan izanda aste honetan Asobal Ligak bi jardunaldi jokatuko dituela; asteazkenean Artalekun Alcobendasen aurka eta larunbatean Errioxaren aurka. 

LEO RENAUD-DAVID 2020ra ARTE
Eskubaloia

LEO RENAUD-DAVID 2020ra ARTE

Leo Renaud-Davidek (Amiens, 1987) beste urtebetez Bidasoaren kamiseta horia janzten jarraituko du 2020ko ekainaren 30era arte

Duela lau urte talde...

DENBORALDI GOGOANGARRI BATEN AMAIERA ONENA
Eskubaloia

DENBORALDI GOGOANGARRI BATEN AMAIERA ONENA

Sekulako atmosfera arnastu zen Artalekun, zalegoak izugarrizko agurra eman zion Bidasoari eta taldeak erantzun egin zuen denboraldiari garaipenarekin agur...

ASOBAL LIGAKO BIGARRENAK!
Eskubaloia

ASOBAL LIGAKO BIGARRENAK!

Denboraldia amaitzeko jardunaldi baten faltan, Bidasoak Logroñon historia egin du garaipenaren bitartez Asobal Ligako bigarren postua ziurtatu eta gero. 1993-1994...

ASOBAL LIGAKO BIGARREN POSTUAN JARRAITZEN DU BIDASOAK
Eskubaloia

ASOBAL LIGAKO BIGARREN POSTUAN JARRAITZEN DU BIDASOAK

 Bigarren itzuliko zazpigarren garaipena erdietsi zuen larunbatean Bidasoak 23-28 Secin Group Alcobendas mendean hartu eta gero 

Secin Group...

EUROPAN BARRENA LEHIATZEKO PUNTU BALIOTSUA
Eskubaloia

EUROPAN BARRENA LEHIATZEKO PUNTU BALIOTSUA

Neurketa estu batean 25-25 berdindu zuen atzo Bidasoak Quabit Guadalajararen aurka, puntu baliotsu bat Europan lehiatzeko borrokan

25 – Bidasoa Irun...

BIDASOAK INDAR HUTSEZ BERE LEGEA EZARRI ZUEN HUESCAN
Eskubaloia

BIDASOAK INDAR HUTSEZ BERE LEGEA EZARRI ZUEN HUESCAN

Bidasoa neurketa osoan zehar jaun eta jabe izan zen, lehen minututik paritdua haustera atera ziren eta pentsatutakoa lortu zuten, 19-34 menderatu zuten Bada...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika