ASTEBURU ITZELA BIDASOA ATLETIKO TALDEARENTZAT

B.A.T-ek antolatutako Ford Vertiz Maratoi Erdia eta Urbycolan 10km-etako lasterketa indartu zen; Antequeran jokatutako Espainiako Aretoko Atletismo txapelketan ere emaitza apartak eskuratu zituzten

Igandean Ford Vertiz Maratoi Erdia eta Urbycolan 10km-etako lasterketaren bigarren edizioa ospatu zen irungo kaleetatik barrena eta oso arrakastatsua izan zen. Bigarren edizio honek berritasunak zekartzan ibilbideari dagokionez; maratoi erdiko bi gehigarriak kendu egin zituzten eta Behobiako pasarelaren bidez, ibilbide zuzenago bat izan zuen lasterketak.

Izugarrizko eguna atera zen, agian gehiegizkoa epe honetan korrika egiteko, baina korrikalariek zein lasterketa ikustera hurbildu ziren pertsona guztiak disfrutatzeko aukera izan zuten. B.A.Teko ordezkariek aipatu dutenez, “oso pozik gaude probaren emaitzarekin, partehartzearekin, lasterketa ikustera hurbildu den jendearekin eta bolondresekin. Aurreko urteko partaidetza berdindu dugu 967 korrikalarirekin, eta egindako berrikuntzen arira esker oneko hitz asko jaso ditugu”.

Datuei dagokionez, 967 ausartek izen eman zuten igandean ospatutako lasterketan, horietatik 456 maratoi erdian korrika egin zuten eta gainontzeko 511ak 10 kilometroetan aritu ziren. Generoaren datuei erreparatzen badiegu, lasterketako %78,80a gizonezkoa izan zen, 762 korrikalari, eta %21,20a emakumezkoak ziren, 205 korrikalari.

Maratoi Erdiaren aurtengo txapelduna Iñaki Lopetegi irundarra izan zen. Super Amara BATeko atletak Donostiako Maratoia irabazi eta gero, etxeko maratoi erdia irabaztea lortu zuen 1h 15’41’’ko markarekin. Emakumezkoetan, Claudia Behobide izan zen lehena helmuga igarotzen 1h 28’ 17’’ denborarekin. Hondarribiarrarentzat ez zen sentsazio berria izan, izan ere, aurreko urtean ere garaipena eskuratu zuen proba honetan. Beraz, bidasoako korrikalariak erakustaldia eman zuten eta oso sasoiko daudela erakutsi zuten.

Hauek izan ziren Ford Vertiz Maratoi Erdiko eta Urbycolan 10km-etako Lasterketaren sailkapenak:

Maratoi erdiaren sailkapena

1º Iñaki Lopetegi Arruabarrena 1h 15’’ 41’’ Irun

2º Eder Rodriguez Legarreta 1h 16’’ 35’’ Galdakao

3º Martxel Tapia Yenes 1h 16’’ 38’’ Irun

1º Claudia Behobide Alcain 1h 28’’ 17’’ Hondarribia

2º Monica Ferrer Pastor 1h 30’ 49’’ Teruel

3º Maria Teresa Iñigo Gil 1h 30’ 58’’ Logroño

10km-eko sailkapena

1º Unai Arroyo Cabeza 31’45’’ Tolosa

2º Jose Ignacio Gomez de Arriba 31’ 32’’ Irun

3º Raul Gomez Margallo 33’ 39’’ Lasarte-Oria

1º Miren Apraiz Romero 39’ 33’’ Arrasate

2º Olatz Zabala Dominguez 40’ 14’’ Irun

3º Hoki Guerrero Moriana 40’ 29’’ Hernani

Antequeran ere lan txukuna


Esan bezala, asteburu honetan ere Espainiako Aretoko Atletismo Txapelketa ospatu zen Antequeran eta bertara Bidasoa Atletiko Taldeko zenbait atletak gerturatu ziren. Zehatz mehatz zazpi atletek lehiatu zuten eta bi dominekin bueltatu ziren.

Malen Ruiz de Azuak eta Teresa Errandoneak zilarrezko domina eskuratu zuten euren probetan. Biek ala biek urrearengatik gogor borrokatu zuten eta arerioei gauzak oso zail jarri zizkioten, baina azken unean garaipena ihes egin zitzaien. Malenek pertikan klubeko marka eta bere marka hobetu zuen 4,38 metro salto eginez hirugarren saiakeran, baina ezin izan zuen Maialen Axperen 4,50 metroak gainditu. Teresari dagokionez, 60m hesietan, final laurdenak eta final erdiak mendean izan zituen, 8’’ 35 eta 8” 30 markekin (aurtengo markarik onena). Finalean hesiekin zenbait toke izan zituen eta 8” 35eko markarekin bigarren sailkatu zen, Caridad Jerezen hiru zentesimetara soilik.

Ricardo Tevarrek eta Malen Martinezek ere 60m hesietan parte hartu zuten. Eliminatorietan euren markak lortzeko hurbil egon ziren baina ez zuten final erdietara sailkatzeko aukerarik izan. Alvaro Cerron abiadura lasterkariak klubeko 60 metroetako marka eta marka pertsonala gainditu zuen 6”92ko denborarekin. Denbora horrek final erdietan lehiatzeko txartela eman zion, baina ezin izan zen finalean aritu, izan ere, 6”95eko denbora ez zen nahikoa izan.

Mikel Camponek pertikako proban zorte txarra izan zuen, 4,56m-ak eta 4,80m-ak gainditu ondoren, 4,95m-etan trabatu zen eta 11.postuan bukatu zuen. Azkenik, Aratz Rodriguez 1500m-ko proban lehiatu zen, bere marka gainditzeko asmoarekin joan zen eta final erdietan 4’ 44’’24ko denborarekin itxi zuen txapelketa. 

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

ARANTXA AUSAN EUROPAKO TXAPELDUN W50-KO 60 METROKO HESI LASTERKETAN

Abel Castañaresek zilarrezko domina eskuratu zuen M65 kategoriako 8 kilometroko krosean

Europako Master Txapelketa ospatu zen pasa den astean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika