AZELERAGAILUA ZAPALDU GABE ERROIBIDE NAGUSI
Saskibaloia

AZELERAGAILUA ZAPALDU GABE ERROIBIDE NAGUSI

Alkideba-Ointxe Mondragon liderra jaso baino lehen Erroibidek 17 punturen aldearengatik aise garaitu zituzten Urdaneta bizkaitarrak

Pasaden igandean sailkapeneko azken sailkatuak bisitatu zuen Artaleku eta neurketa osoan zehar azeleragailua zapaldugabe eta markagailuan aurretik joan ondoren, 17 puntuko aldearengatik azken sailkatua den Urdaneta garaitu zuten, 70-53 hain zuzen.

Lehen laurdena 17-8 irabazi zuten irundarrek. Defentsan oso sendo aurkitu ziren eta horren adibide nagusia izan zen bizkaitarrek hamar minututan lau saskiratze soilik sartu izana. Irundarrek hirukoez lagunduta markagailuan ihes egiteko imintzioa egin zuten, baina neurketa osoa oso hotza izan bazen, bigarren laurdena hotzenena izan zen dudarik gabe. Arerioari errespetua galdu baliote bezala, Erroibidek defentsako lana ahaztu zuen eta Urdaneta markagailuan hurbiltzea utzi zuen. Laurden hau 14-20 galdu zuten, atsedenaldira 31-28 iritsiz.

Sergio Martinek atsedenaldia defentsako lana gogortzeko erabili zuen eta irundarrengan erreakzioa nabaritu zen. Asko ere estutu ez bazuten ere, nahikoa izan zen defentsan baloiak lapurtu eta saskiratze errazak lortzeko. Pixkanaka pixkanaka, Urdaneta taldea nekatzen hasi zen eta Erroibideren errotazioko gizonek energia gehiagorekin baloia eroso mugitzen hasi ziren jaurtiketa erosoak aurkituz. Horrela, hirugarren laurdena 52-41koarekin bukatu zen.

Azken laurdena bide beretik joan zen, Erroibidek erreztasunak zituen erasoan saskiratzeko, baina berriro ere defentsako maila jeitsi zuten eta beraz, Urdanetak hirugarren laurdenean baino saskiraketa gehiago lortu zituzten, sei hain zuzen. Misterio handirik gabe, 40 minutuak 70-53ko markagailuarekin amaierara iritsi zen, jokoan zeuden bi puntuak etxean geratuz.

Igandean erakutsitako jokoa hobetu beharko dute, izan ere, asteburu honetan txapelketako liderraren aurka arituko dira, Alkideba-Ointxe Mondragonen aurka. Defentsan gogortu eta erritmo biziago batekin jokatu beharko dute garaipen sendo bat eskuratzeko. Momentu honetan, igandean eskuratutako bi puntuekin Erroibide 2. Nazional mailako zazpigarren sailkatuak dira.    

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?
Saskibaloia

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?

Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.

Hiru hilabete...

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK

Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
Saskibaloia

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika